Urte honetan bertan, Crossfire (Su Gurutzatua) filmarekin zeukan antzekotasun handi zela eta, polemika ere egon zen, hartan antisemitismoa homofobiaz ordezkatu zen.
Sinopsia
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
New Yorkeko egunkari liberal batean antisemitismoari buruzko artikulua idazten ari den idazle batek (Gregory Peck) bere burua jendaurrean eta 8 astez judutaz aurkeztea erabaki du. Bizipen hau oso baliagarria suertatuko zaio: garai hartako estatubatuar giro askotan juduekiko desatsegintasun edo ezinikusia bistaratuko baidu. Bere jatorri juduaren berri izatean lagun eta lankideek izango duten erreakzioa ere ikusi ahalko du.