Universal Pictures (ofizialki Universal City Studios LLC,[1] baita Universal Studios ere, lehen Universal Film Manufacturing Company eta Universal-International Pictures Inc. deitua)AEBtakofilma ekoitetxe bat da. Comcast konpainiaren jabetzakoa da, azken hau era berean NBCUniversal konpainiaren azpisaila bat delarik. Herrialde honetako sei zinema estudio handienetako bat da. Bere ekoizpen estudioak KaliforniakoUniversal City udalerrian daude, banaketa eta bulegoak aldiz New York hirian ditu.
1912anCarl Laemmle, Pat Powers, Mark Dintenfass, William Swanson, David Horsley, Charles Baumann, Adam Kessel eta Jules Brulatourek sortu zuten, AEBko zinema estudio zaharrena delarik.
Carl Laemmlek bere estudioetako aktore, elektrikari, dekoratzaile eta orokorrean langileak antzeztu, lan nahiz bizitzeko Kalifornian udalerri bat sortu zuen: Universal City. Honela, Laemmie jakin gabe etorkizunean Hollywood izango zenaren diseinatzaileetako bat bilakatu zen. Lasterrera, herrialdearen ekialdetik Thomas EdisonenMotion Picture Trust estudioaren kontrolpetik ihesi zetozen zinema ekoizle ugari bertaratu zirelarik, hauek gerora Hollywoodeko ekoiztetxe erraldoiak direnak sortu zituzten: