Bi mota nagusitan bereizten dira: errebolberrak eta pistola automatikoak. Errebolberrek balak gordetzeko zilindro birakari bat dute; antzinako errebolber-motako pistoletan zilindroa eskuz mugitzen zen etenik gabe tiroak jaurtitzeko; egungoetan, berriz, zilindroa etenik gabe mugitzen da katua zapaltzean. Pistola automatikoen mekanismoa, berriz, tiroa jaurtitzean pistolak jasaten duen atzerako indarraz baliatzen da berriro kargatzeko.