Félix Édouard Justin Émile Borel (Saint-Affrique, Aveyron – 1871ko urtarrilaren 7a - Paris, 1956ko otsailaren 3a) frantziar matematikaria izan zen, funtzioak eta probabilitate-teoria bereziki ikertu zituena. Frantziako Zientzien Akademiako kide, Frantziako politikan ere parte hartu zuen, eta diputatu eta ministro ere izan zen. Europa batuaren ideiaren aldeko ekintzailea izan zen, Nazioen Ligaren baitan.