Etxebarrian (Lea Artibai, Bizkaia) jaioa, bere haurtzaroan jasotako ahozko tradizioren garrantzia azpimarratu izan du.[2] Egun, Usurbilen (Gipuzkoa) bizi da Yolanda Arrieta.[3]Argiaren alaba eta Kulun-kuttunak (Denonartean, 2016) dira argitaratu dituen azken lanak. Begigorritarren erlojua (SM, 1992) ipuinarekin hasi zen haurrentzat idazten.
Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean.
Idazteaz gain, ordea, Idazketa sortzailearen inguruko lantegiak gidatzen ditu, eta literaturara hurbiltzeko saioak ere egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin, Galtzagorri Elkartearen "Bularretik Mintzora" egitasmoaren barruan.
Itzultzaile lanetan ere aritu da, Ez da hain erraza haurra izatea! (2008) eta Irakasleen epidemia kasua (2011) aipatzekoak.
Literatura ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, albumak familia ospakizunetarako... Prentsan ere aritu izan da azken urteotan: Deia egunkarian Ortzadar gehigarrian idazten du astero (lehen Zirrikitutik zutabea idazten zuen), gainera, Berria egunkariaren larunbateroko haurrentzako gehigarrian kontakizun bat idazten du (2009 arte Maratila izeneko zutabea idazten zuen); azkenik, Argia aldizkariko Luparekin sekzioan idatzi zuen 2009 arte.[4] Denbora batez telebistako gidoilari lanetan ere aritu zen, ETBkoHasiberriak eta Baietz gogoratu! programetan.[5]
Gaiei dagokionez, behin baino gehiagotan emakumeek ahozko literaturaren transmisioan izan duten garrantzia azpimarratu izan du.[6][5]
Idazkera
Yolanda Arrietaren ibilbidean sinbologiak garrantzi handia du. Jostorratza eta haria[7] eleberrian adibidez, jostuna giza jakintzaren transmititzaile gisa agertzen zaigu, denboran atzera salto handi bat egin eta egungo garaira itzuliz. Aurre historiako emakumeen lanari garrantzia eman eta orain arteko ibilbidean tapiz, oihal, orratz, hari eta josketarako erreminta ezberdinak erabiltzen ditu haien arteko lotura eginez. Denboraren kanta-kontuak haurrentzako olerki liburuan esaterako, olerkiak antolatzeko orduak, zenbakiak, eguneko uneak, asteko egunak, urtaroak edota hilabeteak erabili ditu eta musikaltasunarekin, errepikapenekin eta soinuekin jolastu du abestiak, ipuintxoak eta asmakizunak sortzeko.
Zerrenda luzea da Yolanda Arrieta idazlearen liburuena. Bai Haur eta Gazte Literaturan, bai Helduen Literaturan hamabost lan baino gehiago argitaratu ditu. Hauek dira azken urteetako lan batzuk: