Txinaren banaketa administratiboa 32 entitatetan egiten da: 22 probintzia (23, Taiwan sartuz gero), 5 eskualde administratibo, 4 udal-probintzia eta bi eskualde berezi. Gehien dagoen eredua probintziarena da. 5 eskualde administratiboak tibetar, uigur, mongoliar, Hui eta Zhuang herriei dagokie. 4 udal-probintziak eskualde metropolitarrak dira. Eskualde bereziak Hong Kong eta Macao dira, sistema ekonomiko eta judizial ezberdinarekin, txanpon propioa, internet domeinua, telefono aurrezenbakia eta bandera propioa dute. Txinako Herri Errepublikak Taiwan berea dela aldarrikatzen du, baina irla hau praktikan independentea da Txinako Errepublika izenarekin. Munduko 24 herrialdek bakarrik onartzen dute Taiwan ez dela Txina, eta herrialde hauek ez dute Txinako Herri Errepublika estatu gisa onartzen.
Txinako Herri Errepublika administrazio maila desberdinetan oinarrituta dago, mendeetan zehar aldatuz joan den arren, probintzien gaur egungo mugak XVIII. mendean ezarri ziren, eta udal-probintziak sortzeaz edo eskualde autonomo berriak ezartzeaz beste, berdintsu mantendu dira ordutik.
Txinak, 22 probintzia (省 shěng), bost eskualde autonomo ((自治区 zìzhìqū), lau udal-probintzia (直辖市 zhíxiáshì), eta bi administraturiko lurralde berezi (特别行政区 tèbié xíngzhèngqū).
Aipaturiko probintzia, eskualde autonomo eta udal-probintzia horiek 17 prefekturatan (地区 dìqū), 30 prefektura autonomotan (自治州 zìzhìzhōu), prefektura mailako 283 hiritan (地级市 dìjíshì) eta hiru ligatan (盟 méng) banatzen dira. Ligak Barne Mongoliak dituen berezko egitura administratibo historikoak dira.
Aipaturiko prefektura mailako hiriak, udal-probintziak eta prefektura autonomoak honako entitate txikiagoetan banatzen dira:
Konderri, konderri autonomo, konderri mailako hiri, barruti, bandera eta bandera autonomoak, honako entitate txikiagoetan banatzen dira: