Changchun (txinera sinplifikatuaz, 长春, txinera tradizionalaz, 長春; pinyineraz: Chángchūn), Jilingo probintziako hiria da. Guztira, 6.830.000 biztanle inguru ditu, horietatik 2.780.000 inguru erdigunean. 20.571 kilometro koadroko azalera du.
Inguru naturala eta kokapena
Changchungo Kulturaren Plazaren ikuspegia.
Changchung azpiprobintzia hiriaren mugakideak honakoak dira: Heilongjiang probintzia iparraldean, Songyuan ipar-mendebalde eta mendebaldean, Siping mendebalde eta hegoaldean, eta Jilin ekialdean.
Banaketa administratiboa
Changchungo barruti eta konderrien mapa.
Hiriak sei barruti, konderri mailako hiru hiri eta konderri batean agintzen du. Prefektura mailako hiriko zazpi milioi biztanleetatik hirigunean bizi direnak 3.581.000 dira, eta hirigunea osatzen duten barrutiak honakoak dira: