Teresa Cabarrús, izengoitiz Madame Tallien (Madril, Espainia, 1773ko uztailaren 31 – Chimay, Belgika, 1835eko urtarrilaren 15a) 1789. urteko Frantziako Iraultzako heroia izan zen.
Biografia
Francisco Cabarrús Baionako finantzari ospetsuaren alaba zen. Hasieran Frantziako Iraultzaren alde agertu bazen ere, Izu Handiaren garaian beldurtu, Frantziatik alde egiten hasi eta Espainiarantz zihoala preso hartu zuten Bordelen.
Kartzelan zela, Jean-Lambert Tallien herri-komisarioarekin maitemindu eta harekin ezkondu zen. Robespierreren agintaldia bukatu zenean (Thermidor 9), Frantziako emakume ospetsuenetakoa izatera iritsi zen; herriak Notre Dame de Thermidor izenaz ezagutzen zuen, eta haren ikuspegi moderatuak eragin handia izan zuen Konbentzioko eta Direktorioko garaian. Konbentzioaren Gerran iraultzaile frantsesak epaitzen ari ziren euskaldun batzuk estutasunetatik atera zituen.[1]
1805ean Belgikako Chimayko printzearekin ezkondu zen.
Erreferentziak