Susana Serrano
Susana Serrano-Gazteluurrutia (Elorrio, Bizkaia, 1969ko maiatzaren 19a) euskal legelari eta unibertsitate irakaslea da.
Bizitza
Aita, Agustin Serrano Fernández (Villahermosa, C.Real, 1944 - Elorrio, 2019), tornaria zen; ama, Maribel Gasteluurrutia Ezpeleta (Abadiño, Bizkaia, 1948), idazkaria ikasketez baina ezkondu eta lana utzita familia sortzeko. Zazpi seme-alaben artean zaharrena, lehenik. Elorrioko Ikastolan ikasi zuen eta gero Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan.
Ikasketak eta lana
Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Bertan burutu zuen ere "Derecho Civil Foral y Autonómico Vasco" Masterra. Gero, Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zen irakasle, lehenik Zuzenbide Prozesalean (Donostian) eta ostean Finantza eta Tributu Zuzenbidean (Leioan).
Tesia
Lanaren izenburua "El Concierto Económico Vasco ante el juez comunitario: la judicialización de las Normas Forales Tributarias en el ámbito europeo. Situación vigente y perspectivas de futuro" (2010), lehenik Javier Caño Moreno izan zuen zuzendari (Deustuko Unibertsitatea), eta gero Juan Ignacio Ugartemendía Eceizabarrena [Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)].[1] Jesus Maria Leizaola 2011 Saria jaso zuen honekin eta IVAPek publikatu zuen (2012), ISBN: 978-84-7777-379-5.[2]
Lanbidea
Finantza eta Tributu Zuzenbideko irakasle agregatua UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean (Leioan).[3]
Kidetza
Lanak
Hainbat ikerketa esparru jorratu ditu, beti ere euskal sistemaren ikuspuntutik.
- "Ekonomia Ituna: ulertzen ez den bereizketa eta sortzen dituen ikusezinak", Zergak: gaceta tributaria del País Vasco, 1133-5130, Zkia 44, 2012, 71-86 orr.
- "Tributu foru arauen inguruko gatazkak. Autonomia Erkidegoen finantzaketa orokorra eta foralaren arteko ezberdintasunetik eratorritako arazoak", Eleria: Euskal Herriko legelarien aldizkaria, 1137-1951, Zkia. 23, 2012, 5-19 orr.[5]
- "Foru Ogasunak: Ekonomi Itunaren kudeaketan 30 urte etorkizunari begira (1981-2011)" Kongresuari buruzko kronika. (2011)
- "Pluralismo cultural, pluralismo jurídico y culturas jurídicas. El Concierto Económico como hecho diferencial no entendido", Inguruak: Soziologia eta zientzia politikoaren euskal aldizkaria = Revista vasca de sociología y ciencia política, 0214-7912, Zkia 57-58, 2014, 2496-2507 orr.
- La confianza legítima en la recuperación de ayudas de estado en el caso de las "vacaciones fiscales vascas"", Revista Vasca de Administración Pública. Herri-Arduralaritzako Euskal Aldizkaria, 0211-9560, Zkia 99-100, 2014 (Ale berezia, omenaldia: Homenaje a Demetrio Loperena y Ramón Martín Mateo), 2723-2757 orr.[6]
- "La incidencia de las ayudas de Estado en las cooperativas vascas", Revista vasca de economía social = Gizarte ekonomiaren euskal aldizkaria, 1698-7446, Nº. 7, 2011, págs. 111-153
- Autonomía financiera foral en el ámbito de la Unión Europea: la cuestión resuelta de las Normas Forales tributarias y las ayudas de Estado", Libertades comunitarias, autonomía tributaria y medio ambiente / coord. por Gemma Patón García, 2015, ISBN: 978-84-454-3024-8, orr. 399-436.[7]
- "David frente a Goliat: los Territorios Históricos vascos más allá de sus fronteras (fiscales)", Estatu-Nazioen Baitako Nazioak: Naziogintza Kulturala Eta Politikoa, Gaur Egungo Europan / Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga (ed. lit.), Eduardo José Alonso Olea (ed. lit.), 2014, 978-84-15706-20-5, orr.. 439-454.[8]
Sariak
- Jesus Maria Leizaola Saria, 2011[9][10]
Dibulgazioa
Esparru akademikotik kanpo, egindako ekarpenak:
- Boise (Idaho), "The Basque Economic Agreement and New Governance Possibilities (or impossibilities)”, in, Democratic Models of Political Structures: Old Europe, the Pioneer west and Idaho-Bizkaian Comparisons”, Symposium, Cenarrusa Fundation for Basque Culture and the Frank Church Institute together with the Government of the Historic territory of Bizkaia, Basque Country, Idaho State Capitol building, Boise, Idaho, 8 y 9 de septiembre 2011.
- Gernikako Batzar nagusietan, espainiar senatarientzat antolatutako Diálogo-Seminario taller sobre “Derechos Históricos y Concierto Económico” para senadores, Juntas Generales de Bizkaia, Gernika, 2018ko apirilaren 12an .
- Eusko Legebiltzarra (2014), Kontzertu Ekonomikoa. Iragana, orainaldia eta geroa (Kontzertu Ekonomikoari buruzko I. mintegia), Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilak 27-29. Publikatuta.
- En jake (EITB) (2019.11.26), [2]
- Onda Vasca, (2018.02.18) "Las claves del Concierto Económico", [3]
- Gure Esku Dago, Elorrio (2018.05.02), "Kontzertu Ekonomikoa: mugarri ala akuilu?"[11]
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
|