Javier Caño Moreno (Barakaldo, 1943 – 2009ko irailaren 10a) euskal herritar abokatu eta politikaria izan zen, Eusko Alkartasunaren sortzaile eta Eusko Jaurlaritzaren sailburua izandakoa[1].
Biografia
Zuzenbidea ikasi ondoren, Babcock & Wilcox enpresan lan egin zuen eta abokatu bihurtu zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Forala eta Autonomikoaren irakasle izateaz gain 1997 eta 1999 artean dekanoa izan zen[2]. Hainbat lan idatzi zituen foruez eta eskubide historikoez[3].
Politika munduan EAJn hasi zen eta Eusko Kontseilu Nagusiko idazkaria izan zen 1979] eta 1980an. Hortik eta 1985 arte legebiltzarkide eta sailburua izan zen Garaikoetxearen gobernuetan. Lehendabiziko Legealdian Idazkaritzan berriro eta bigarrenean Lan Sailean[4].
EA sortzeko lagundu eta 1990 arte legebiltzarkide izaten jarraitu zuen. 1991 eta 1995 artean, EA gobernuan sartu eta Justizia sailburu bihurtu zen[5]. 2006an EAko Fundazioaren lehendakari izendatu zuten[3].
Lanak
- Historia de España: restauración y dictadura (Ramón Villaresek zuzenduta) Crítica, 2009
- Presente y futuro de la articulación política Vasconia - España, 2003, ISBN 84-7777-254-1
- Desarrollo sostenible (Juan Ignacio Etxanok koordinatua) Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, 2002, ISBN 84-7485-839-9
- Los derechos históricos en el siglo, 2001, ISBN 84-8432-273-4
- Teoría preposicional y funcionalidad de los derechos históricos (Raúl Morodok koordinatua) 2001, ISBN 84-89764-60-3
- Troncalidad y conflictos de leyes, 1999, ISBN 84-89689-06-7
- Teoría institucional del Estatuto Vasco Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, 1997 ISBN 84-7485-517-9
- Derecho Autonómico Vasco Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, 1993 ISBN 0211-5743
- Nacionalismo, autodeterminación e independencia online
Erreferentziak