Eleria Euskal Herriko legelarien aldizkaria da, 1996tik 2003ra bitartean 24 zenbaki eta 266 artikulu argitaratu zituen.[1]
Eusko Ikaskuntzaren babesean 1996an sortu zen legelarien aldizkariaren zero zenbakia, Josu Iñaki Erkorekaren zuzendaritzapean, eta Zuzenbidearen atal guztiak euskaraz lantzea zuen eginbide. Euskaraz egiten den Zuzenbidea sustatzea eta euskara juridikoaren normalizaziorako tresna baliagarria izatea ziren, hala unibertsitatearen alorrean nola praktikaren eremuan, argitalpenaren helburuak.[2]