Steven Spielberg ospetsuak ekoiztu zuen, honen eragina nabaria da, filma honek sarritan E.T. the Extra-Terrestrial (1982) eta Goonietarrak (1985) filmen nolabaiteko antza edo traza hartzen baitu. Hori dela eta, filmak orokorrean kritika onak jaso zituen, argumentua ziraragarria, eszenak ongi filmatuak eta irudiak harrigarriak direla esan dutelarik, aldiz kritika ezkorrek bere amaiera desegokia dela diote eta sarritan Spielbergen antzinako filma askoren omenezko sekuentziak dituela diote.
Argumentua
Ohio (Estatu Batuak), 1979. Sei haurrez osatutako talde batek Super-8 kamera batekin trengeltoki zahar batean zonbiei buruzko laburmetraia bat filmatzen ari denean 51 eremutik datorren tren batek istripua izan eta trenbidetik ateraz bertan zeraman zama aske uzten du. Berehala, udalerrian gertakati bitxi sail bat jazoko da, guzti hauek jatorri estralurtarra dutela dirudielarik...