Jatorriz, 1970eko hamarkadanStanley Kubrickek gauzatu behar zuen proiektua izan zen, 1990eko hamarkada arte filmatzeko asmoa izan zuelarik, horretarako istorioa egokitzeko hainbat idazle kontratatu zituen, baina azkenean filmaketa bertan behera laga zuen. 1995an Kubrickek Spielbergi filma gauzatzeko baimena eman zion.
Etorkizuneko munduan, gizakiek Mekak izeneko robot sofistikatuekin elkarbiziko dute. Gizakien eta makinen arteko ezberdintasun bakarra sentimenduak izango dira. Baina David (Haley Joel Osment) izeneko haur-robot bat maitatzeko programatzen dutenean, gizakiak ez dira egin berri dutenaren ondorioetarako prestatuak egongo, eta Davidek bere burua mundu ezezagun eta arriskutsu batean topatuko du.