Filmak isiltasuna errekurtso modura erabiltzen du, honi gitarra akustikoaren doinuak hasieratik amaieraraino lagunduz.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mutil eta neska gazte (Richard Levin eta Pamela McMyler) batzuk basamortuan ezagutu eta elkarrekin bidaiatzea erabakiko dute. Basamortutik abiatu eta Kaliforniako kostaldera autostop eginez bidaiatuko dute, baina berezitasun batekin, elkarri hitz egin gabe.
Neskak mutila hippie bat dela uste du eta harekiko erakarpena sortuko zaio, horregatik drogak probatzea eta lo-zakuan sexu harremanak izateaz irakokiko dio. Ondoren, bi gazteak hondartza paradisiko batera iritsi eta bertan mutilak surf taila batekin olatuetan barna ibiliko da, neskak une hori mutilaren gitarra kaxa arakatzeko aprobetxatuko du. Mutilak dituen objetuen artean hippiekin zerikusia duen ezer ez dagoela ikustean harengatik lilura galdu eta abandonatu egingo du.