Daniel Louis "Dan" Castellaneta (Oak Park, 1957ko urriaren 29a) Estatu Batuetako ahots-aktore eta umorista da. The Simpsons telesailean Homer Simpsonen ahotsa egiteagatik ospetsua da, baina Abraham "Grampa" Simpson, Barney Gumble, Krusty Pailazoa, Willie McDougal insititutuko mantenimenduko eskoziar langilea, Quimby alkatea eta Hans Moleman pertsonaienak ere egiten ditu.