Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Sociedad Deportiva Samertolameu

Sociedad Deportiva Samertolameu
Sorrera 1979
Herria Galizia Meira, Moaña, Pontevedra
Lehendakaria Galizia María del Carmen del Río
Entrenatzailea Galizia Alberto Hermo
Patroia(k) Galizia Lázaro Jacobo Gayo
Galizia Lucas Freire
Kolorea(k)           berdea eta zuria
Trainerua      A Terca (oraingoa)
     Meiramar (historikoa)
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
10 Galiziako A Liga
1 Espainiako Txapelketa
12 Galiziako Txapelketa
2024: Kontxa ez
2024 6.a (Galiziako A Ligan)
Webgunea www.samertolameu.gal
Samertolameu 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.
Samertolameu 2012ko Teresa Herrera Banderan.
Samertolameuren egoitza.

Sociedad Deportiva Samertolameu, Meira izenaz ezagunagoa, Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen Moaña udalerriko arraun elkarte bat da, zehazki esateko Meira parrokiako arraun elkartea. Udalerri bereko Tirán parrokiako Sociedad Deportiva Tiranekin batera Pontevedrako garrantzitsuena.

Uniformea

Elastiko zuri eta berdea du, eta A Terca trainerua berdea da. 1990. hamarkadan Meiramar traineru zuria izan zuen.

Historia

Arraunketaren hastapenak

Kluba sortu aurretik 1960. hamarkadaren hasieran Meirako arraunlariek emaitza on batzuk izan zituzten. Espainiako txapeldun izan ziren 1960an (Educación y Descanso de Moaña) "Virgen de la Peregrina" trainerua Jaime Rúa moañatarrak gidatuta. Urte hartan Tiránek ez zuen parte hartu txapelketan[1]. Hauek Generalísimoaren Koparako baliagarriak ere baziren. 1963an berriz nagusitu ziren Generalísimoaren Kopan Jaime Rúaren agindupeko meiratarrak[2] eta 1967 arte estropadako podiumean izan ziren urtero.

Galizian nagusi: 80 eta 90 hamarkadak

Samertolameu izeneko elkarteak 1979. urteko uztailaren 4an egin zuen debuta[3]. Samertolameu izeneko traineru zahar bat hartu eta berehala bihurtu zen Galiziako kluben artean nagusi, 1979 eta 1986 urteen artean Pontevedrako txapelketa sei aldiz irabazita eta 1987.an Galiziako txapelketa bateratua sortu zenean 1994 arteko txapelketa guztiak irabaziz 1989koa ezik. 2003 eta 2007 urteetan ere Galiziako txapeldun izan zen.

1993. urtea ikaragarria izan zen Meiramar traineruko arraunlarientzat. Galizian jokaturiko estropada guztiak irabazi zituen, guztira 19 bandera eta hainbat titulu jasoz[4]. 1994. urtean Jose Manuel Francisco entrenatzaileak hartu zuen ardura eta emaitza bikainak izan zituen Galiziako nagusitasunaz gain Espainiako Traineruen Txapelketan bigarren postua eta Kontxako Banderan hirugarrena lortu zituelarik[5]. Urte hauetan goia zuen baina hurrengo urteetan Tirangoek aurrea hartu zioten, Meiraren indarra gutxituz joan zen heinean.

Ligak

2003. urtean TKE liga sortu zenean Meirak uko egin zion parte hartzeari eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga txapelketaren sorrera bultzatu zuen. Lehenengo lau denboraldietan txapelduna izan zen eta 2008. urtean TKE ligarako igoera fasea jokatzea erabaki zuen (honek galiziarren arteko liga galtzea ekarriko bazion ere)[6]. Azkenik lortu zuen mailaz igotzea baina urtebetez bakarrik egon zen TKE ligan.[7]

2013an ordean taldea nabarmen indartu zuen Galiziako Liga irabazi eta berriz ere TKE Ligara itzultzeko asmo garbiarekin. Lehenengo helburua nahiko erraz bete zuen baina azken asteetan ez du esperotako maila eman eta play-offetan laugarren eginez ez zuen TKE ligara igotzerik izan. 2014an Galiziako Liga seigarren aldiz irabazi zuen eta play-offetan erraz gailenduz TKE Ligara itzuli zen. Hasiera hasieratik larri ibili zen, arraunlariak lortzeko arazoak izan baitzituen. Emaitza txarren ondorioz entrenatzailea ere uztailean bertan aldatu zuen[8] baina ez zen gorakadarik ikusi eta Liga azken postuan amaiturik maila galdu zuen.[9]

2017an eta 2018an Galiziako Traineruen Liga irabazi zuen berriz eta TKE Ligarako play-offak jokatu zituen, baina ez zuen igotzerik lortu. 2018an 44 ehunenekorengatik gelditu zen igoera lortu gabe[10]. 2019an apalago ibili ondoren 2020an Galiziako ligan bigarren postua eskuratu zuen irabazle izan zen Tirán auzokoarekin puntutan eta estropada kopurutan berdinduta. Ligako azken estropada irabazi ez izanak utzi zuen saririk gabe. Hurrengo urtean bederatzigarren aldiz irabazi zuen Galiziako Liga eta play-offetan TKE Ligara igo zen hirugarren aldiz.[11]

2023an berriz ere azkena izan zen TKE Ligan eta maila galdu zuen[12]. 2024an ziklo berri bati eman zioten hasiera eta maila apalean ibili zen, seigarren egin baitzuen ligan, inoizko emaitzarik eskasena.

Palmaresa

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 1994.
  • Sailkatua (1): 1994.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Hamaikagarrena 2009an.
  • Parte hartzeak (2): 2009, 2015
  • Galiziako Liga (10): 2003, 2004, 2005, 2006, 2013, 2014, 2017, 2018, 2021, 2022.
  • Txapelduna (1): 1960 (Educación y Descanso de Moaña)
  • Bigarrena (5): 1961, 1986, 1994, 2021, 2022.
  • Txapelduna (12): 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 2003, 2007.
  • Hegoaldeko Galiziako Txapelketa (1979-1986) (6): 1979, 1980, 1981, 1982, 1985, 1986.

Gainontzeko estropadak

Trainerillak

Batelak

Azken denboraldiak

Dendoraldiak
TKE 3
LGT 1 20
LGT 2 0
2025 barne.
Urtea Liga Kontxa Espainia
2003 Galiziako Liga, 1.a - 3.a
2004 Galiziako Liga, 1.a - 6.a
2005 Galiziako Liga, 1.a - 5.a
2006 Galiziako Liga, 1.a - 3.a
2007 Galiziako Liga, 2.a - 8.a
2008 Galiziako Liga, 3.a - 7.a
2009 TKE Liga, 11.a - 7.a
2010 Galiziako Liga, 2.a - -
2011 Galiziako Liga, 4.a - -
2012 Galiziako A maila, 3.a - -
2013 Galiziako A maila, 1.a - 5.a
2014 Galiziako A maila, 1.a - -
2015 TKE Liga, 12.a - -
2016 Galiziako A maila, 2.a - -
2017 Galiziako A maila, 1.a - -
2018 Galiziako A maila, 1.a - -
2019 Galiziako A maila, 4.a - 6.a
2020 Galiziako A maila, 2.a - -
2021 Galiziako A maila, 1.a - 2.a
2022 Galiziako A maila, 1.a - 2.a
2023 TKE Liga, 12.a - -
2024 Galiziako A maila, 6.a - -
2025 Galiziako A maila,

B trainerua

Sociedad Deportiva Samertolameu B
Entrenatzailea ?
Patroia(k) Galizia Manuel Juncal Pérez
Kolorea(k)      zuria
Trainerua      A Terca
Palmaresa 0 Galiziako B Liga
0 Galiziako B Liga
2023: Liga 12.a (Galiziako A Ligan)
2024 Galiziako B Liga

2021. urtean bigarren Samertolameuk trainerua osatu zuen eta Galiziako B Ligan hartu zuen parte. Bosgarren egin zuen 11 traineruen artean. Hurrengo urtean bigarren postuan gelditu zen. Talde nagusia TKE Ligara igo zenez B taldea A Ligara igo zen play-offak irabazi ostean[13]. 2023an Ligan azkena gelditu eta maila galdu zuen.

Urtea Liga
2021 Galiziako B maila, 5.a
2022 Galiziako B maila, 2.a
2023 Galiziako A maila, 12.a

Emakumezkoen trainerua

2012 artean beste klub batzuekin batera S.D. Rias Baixas taldea osatu zuen.

SD Rias Baixas

Hauek dira lorturiko emaitza nagusiak:

SD Samertolameu da Meira

Sociedad Deportiva Samertolameu
Entrenatzailea Galizia Jaun Carlos Maya
Galizia Foro Abal
Patroia(k) Galizia María López
Kolorea(k)           zuria eta berdea
Trainerua      A Terca
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
1 Galiziako Liga
1 Galiziako Txapelketa
2024: Kontxa ez
2023: Liga ez

2014an trainerua atera zuen Chapelarekin batera, baina Samertolameuren izenean eta Euskotren Ligan sartu zen. Laugarren egin zuen[14]. Galiziako Txapelketa irabazi zuen, baina bi traineru besterik aurkeztu ez zirenez Trofeo FEGAR izena izan zuen. Teresa Herrera Bandera ere irabazi zuen, emakumezkoen lehenengo ekitaldia, honetan ere bi traineru baino ez ziren lehiatu.

2020an lortu zuen berriz trainerua osatzea, baina arraunlari batek COVID-19 gaitzean positibo eman ondoren sei estropadatatik azkenengo hirurak ezin izan zituen jokatu.

Denboraldiak

Urtea Liga Kontxa Galiziako txap.
2014 Emakumezkoen Liga, 4.a - 1.a
2015-
2019
ez -
2020 Galiziako Liga, 4.a - 3.a
2021 ez -

Trainerillak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Traiñeiras. Meira campiona de España en 1960 (I) / por Xosé Carlos Villaverde Román. (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Traiñeiras: Tirán, campiona de España en 1961 (e II)» La Voz de Galicia 2015-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  3. (Gaztelaniaz) «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  4. (Gaztelaniaz) «Sociedad Deportiva Samertolameu la historia del remo gallego en su estado puro» www.nauticadigital.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  5. (Gaztelaniaz) Galiziar arraunketa, 20 urte olatuan / El remo gallego, 20 años en la ola – TOSTA. 2015-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  6. (Gaztelaniaz) VIGO, Koroibos /. (2008-09-01). «El Náutico gana la Liga Gallega» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  7. «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  8. (Gaztelaniaz) «Samertolaméu confirma a Enrique López como nuevo entrenador» Faro de Vigo 2015-07-07 (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  9. «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  10. (Gaztelaniaz) «Meira no ratifica el ascenso y la ría de Vigo se queda sin ACT» La Voz de Galicia 2018-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  11. (Gaztelaniaz) Castro, Jorge. (2022-09-18). «Una felicidad absoluta» Atlántico (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  12. «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  13. (Gaztelaniaz) «Samertolameu B, mentalizados para sufrir y para crecer» La Voz de Galicia 2023-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  14. (Galizieraz) «Liga Euskotren de traineras» actremo.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).

Kanpo estekak

Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya