Emakumezkoen Galiziako Traineru Liga emakumezkoen traineru galiziar bat baino gehiago izan den urteetan eratu den liga izan da, traineru hauei estropadak emateko.
2009 eta 2010an jokatu zen bakoitzean hiru traineruk parte hartu zutelarik. 2014an berriz abiatu zen liga eta urtez urte traineru eta estropada kopuruak gora egin du.
Denboraldiaren amaieran aurreneko bi traineruek, ETE Ligako aurreneko biek eta Euskotren Ligako azkenak play-offa jokatzen dute.
Hiru talde eta hiru estropada izan ziren.
Hiru talde eta lau estropada izan ziren.
Hiru taldek hartu zuten parte eta lehen aldiz kluben ordezkariak izan ziren. Lau estropada jokatu ziren; Cangasekoa, O'Grovekoa, Teresa Herrera (A Coruñan) eta Ferrolgoa. Guztiak SD Samertolameuk irabazi zituenez bera izan zen ligako txapelduna.
Oraingoan ere hiru taldek osatuko dute liga eta zortzi estropada jokatuko dituzte. CR Cabo da Cruz taldeak irabazi ditu estropada guztiak, Virxe do Carmekoan ez zuen parte hartu.
Oraingoan ere hiru taldek osatu zuten liga eta sei estropada jokatuko zituzten. Dena dela Chapela eta Perilloko estropadak ez ziren puntuagarriak izan Cabo Cruz Euskotren Ligan aritu baitzen egun horietan.
Inoizko traineru kopuru handiena izan da, bost hain zuzen ere. Sei estropada jokatu dituzte eta Mecos-ek nagusitasun handiz irabazi ditu guztiak.
Bost taldek hartu zuten parte, hauetatik bi berriak. Guztira 10 jardunaldi baina 9 Bandera izatekoa zen, baina Teresa Herrera Banderan izandako istiluengatik Ligaz kanpo jokatu zen eta beraz zortzi estropada puntuagarri izan ditu.
Sei taldek hartu dute parte eta zortzi estropada jokatu dituzte.
Sei taldek hartu zuten parte eta zazpi estropada jokatu ziren.
Zortzi taldek hartu zuten parte eta hamar estropada jokatuko ziren, azkena Teresa Herrera Bandera. COVID-19 positiboen erruz hainbat traineruk ez zituzten estropada guztiak jokatu ahal izan, eta batazbesteko puntuak gehitu zitzaizkien. Cabo da Cruz izan zen laugarren aldiz txapeldun, bigarrena jarraian.
Bederatzi taldek hartu zuten parte eta hamabi estropada jokatu ziren, azkena Teresa Herrera Bandera. Ekitaldi berezia izan zen, aurreneko biak Euskotren Ligarako sailkatuko baitziren eta hirugarrenak igoera play-offak jokatuko baitzituen. Azkenean bigarren eta hirugarren taldeek uko egin ziotenez Cabo da Cruz txapelduna eta Tirán (laugarrena) zuzenean sailkatu ziren.
Zazpi taldek hartu zuten parte eta hamaika estropada jokatu ziren, azkena Teresa Herrera Bandera. Cabo da Cruzek eta Tiránek ez zuten parte hartu Euskotren Ligan aritu zirelako.
Lehen bi sailkatuek uko egin zioten Euskotren Ligarako play-offetan parte hartzeari.
Berriz ere zazpi taldek hartu zuten parte eta bederatzi estropada jokatu ziren, azkena Teresa Herrera Bandera. Ligaren amaieran txapelduna izan zen Chapelak play-offak jokatu zituen eta baita laugarren izan zen Rianxok ere, bigarrenak eta hirugarrenak uko egin baitzioten aukera horri.