Santiago Vila i Vicente, ezagunagoa Santi Vila izenaz (Granollers, Katalunia, 1973ko martxoaren 15a) historialaria eta politikaria da. Kataluniako Europar Alderdi Demokrata eta Junts pel Sí koalizioaren kide da.
Gironako Unibertsitatean Letretan lizentziatua eta Historia espezializatua, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan doktoretza egin zuen. Figueresko La Salle ikastetxean eta Gironako Unibertsitatean irakasle izana da.
Gaur egun, Kataluniako Generalitatearen Lan eta Industria kontseilaria da (2017). Oinarri aurrerakoiko liberalismoaren aldekoa da.
Aurrez, beste hainbat kargu izan ditu: Kataluniako Parlamentuan diputatua (2006-2013), Figueresko alkatea (2007-2012), Lurralde eta Sentsibilitate kontseilaria (2012-2016) eta Kultura kontseilaria (2016-2017).
Kanpo estekak