11540
11032
CA
Sanlúcar de Barrameda Cádizko probintziako mendebaldean dagoan udalerrixa da. Guadalquivir ibaiaren bokalean kokatzen da, Huelvako probintziaren mugatik hur. 2009 urtean 65.805 biztanle zituan. Laborantza (mahastiak), abelzaintza (zezen azienda), arrantza eta turismoa dira ekonomi jarduera nagusixak. Bertako portutik irten zien Kolon, Indietarako hirugarren bidaian, eta Magallanes, munduari lehen bira eman zionean (1519).
2023. urtean, Carmen Álvarez, Izquierda Unida alderdiko hautagaixa, Sanlúcarreko alkate aukeratua izan zan. Bere agintaldixa "Sanlúcar Ciudad Amable" lelopean hasi zan, biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiri jasangarria eraikitzeko asmoagaz. Hasieran, Víctor Mora sozialistakin (PSOE) koalizioa osatu zeban, baina beranduago aliantza hautsi eben, bien arteko desadostasun politiko eta administratiboengaittik.
Bere agintaldian hainbat hobekuntza proposatu ditu, hala nola, kaleen berriztapena eta gizarte-laguntzen handitzea, baina baita kritika batzuk be jaso dauz, batez be turismoaren kudeaketari eta udaleko gastuei buruzko polemiketatik.