San Sebastian Iparraldekoa Arabako Katadiano herrian kokaturik dagoen trikuharria da.
Kokapena
Megalito hau San Sebastian Hegoa, Gurpide Iparraldekoa eta Gurpide Hegoa trikuharritik trikuharrietatik gertu dago.[1][2] Anda eta Katadiano herrien arteko zelai zabal batean daude, Baia ibaiaren ibilgutik gertu, eta Badaia mendilerroaren hondoko agertoki gisa. Lau eraikin megalitiko dira, benetan deigarriak.[3][4] Arabako trikuharri gehienak bezala, hego-ekialdera begira daude. Neguko solstizioan eguzkia irteten den lekua.[5]
Deskribapena
Trikuharri poligonala da, itxuraz korridorerik gabea. Ganbera 6 lauzaz osatuta dago, eta tumulua zirkularra da, 12 metroko diametroa eta 2 metroko altuera dituena. Aztarna antropologikoak baino ez ziren aurkitu, gaur egun desagertuta daudenak.[6]
Arkeologia-lanak
Monumentu megalitiko hau Neolitoko arkitekturaren zati da, Arabako lurralde honetan ezagutzen den eraikinik zaharrena izanda.[7] Ricardo Becerro de Bengoak eta Sotero Mantelik aurkitu zuten 1871. urtean. Ladislao Velascok 1877an induskatu zuen. Aztarna antropologikoak baino ez zituen aurkitu, gaur egun desagertuta daudenak.[3]
Monumentu kalifikatua
2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[8].
Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik. Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Sorginaren Txabola eta El Encinal (Elvillar); Lazaya, San Martin, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Guardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastian Hegoa, San Sebastian Iparra, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).
Erreferentziak
Kanpo estekak