Katadiano

Katadiano
 Euskal Herria
Katadianoko San Pedro eliza
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAnda
Geografia
Koordenatuak42°54′39″N 2°53′20″W / 42.91083°N 2.88889°W / 42.91083; -2.88889
Demografia
Biztanleria7 (2022)

Katadiano Arabako mendebaldeko herri bat da, Kuartango udalerriko Anda kontzejukoa.Ohiko abiapuntua da Eskolunbeko Andre Mariaren santutegia bisitatzeko edo Mendizabal tontorrera igotzeko.

Demografia

Katadianoko biztanleria

Jaiak

Eskolunbeko erromerian egin ohi den giza gaztelua, 2018ko abuztuaren 26an. Gorenera igotzen den gazteak intxaurrondoaren adarrari heltzen dio, ohitura denez,[1] Kuartangoko herriak goratzen dituen bitartean.
  • Erromeria jendetsua egiten da Katadianoko ekialdean dauden Eskolunbeko zelaietan, Eskolunbeko Andre Mariaren santutegiaren ondoan, abuztuko azken igandean, Kuartangoko zaindari den Eskolunbeko Andre Mariaren ohorez.[2] Bi erromeria horietan, aspaldiko ohitura izan da giza gaztelua egitea. Eskolunbeko erromerian ohitura hori galdu zen XX. mendean, baina XXI.ean berreskuratu da.[1]

Ondasun nabarmenak

Eskolunbeko Andre Mariaren —Kuartangoko zaindariaren— irudia, XIV. mendekoa.[3]
  • San Pedro eliza erromanikoa.
  • Eskolunbeko Andre Mariaren santutegia, Katadianoren ekialdean kokatua. 1541. urtean bukatu zituzten santutegia eraikitzeko lanak. Bi sarbide dituen harrizko harresi batek inguratzen du. Iparraldeko sarbideak arku erdizirkularra du. Alboko eraikin bat du: ermitauaren bizilekua. Ermitaua arduratzen zen santutegia zaintzeaz eta herritarrek santutegirako emandako limosnak biltzeaz. Santutegia bera burualde zuzeneko habearte bakarrekoa da, ganga gotiko berantiarrekin.[3]
Korua 1544. urtekoa da. Erretaula nagusia, berriz, Arabako elementu plateresko garrantzitsuenetako bat da. 1565-1567 bitartean egin zuten Juan Aiala gasteiztar eskultoreak eta Jeronimo Nogueras urduñar eskultoreak. 1999. urtetik, kultura ondasun izendatuta dago, monumentu sailkapenarekin, eta geroztik berritu egin dute. Oraindik eusten dio XVI. mendeko polikromiaren zati handi bati, urre kolorea nagusi izanik. Andre Mariari eskainitako santutegia denez, irudi nagusiek haren bizitzako gertaerak islatzen dituzte: deikundea, ikustaldia, zeruratzea, lokartzea, Jesusen jaiotza eta agerkundea. Erdiko nitxoan, Andre Mariaren tailua dago, aingeruek koroatzen dutela. Apaingarri osagarriak ugariak eta preziosistak dira.[3]
Alboetako erretaulak geroagokoak dira, XVIII. mendearen azken laurdenekoak. Zuriz margotuta daude, haitzurdinaren itxura emateko. Ezkerreko erretaulak Eskolunbeko Andre Mariaren irudia dauka, Erdi Arokoa (XIV. mendekoa), alboan gurasoak dituela: San Joakim eta Santa Ana.[3]
Antzina, Eskolunbeko Andre Mariaren irudia erretaula nagusiaren erdigunean zegoen. Alboko erretaula horretara jaitsi zuten irudia jantziz eta bitxiz apaintzeko ohitura zegoen garaian, errazago jantzi eta edertu ahal izateko. Duela hamarkada batzuk arte, jantzita egoten zen; baina gaur egun jatorrizko tailua ikus daiteke.[3]
  • Lau trikuharrik osatutako multzoa, Baia ibaiaren bestaldean.

Erreferentziak

  1. a b Ugarte Lopez de Arkaute, Estitxu. «Herriko dantzak berreskuratu dituzte Kuartangon» Alea.eus 2017-09-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  2. Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 82 or..
  3. a b c d e Eskolunbeko Andre Mariaren Santutegiko argibide panela, landatur.com.

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!