Zientzian doktorea eta Fisika eta Kimikako katedraduna izan zen Madrilgo San Isidro institutuan. Politika-kargu ugari izan zituen: Espainiako Irakaskuntza Publikoko eta Erresumako nekazaritza kontseilari, gorteetako diputatu eta senataria. Pisu eta Neurrien batzordeko behin betiko kide ere izan zen, bai eta San Fernandoko Arte Ederren Akademiako kide, idazle eta hizlari ospetsua.
Zientzia zehatzak, Fisika eta Natura Zientziak ikasi zituen Valladolideko Unibertsitatean; Palentziako institutuko Fisika eta Kimika arloan katedraduna izatera iritsi zen.
Gasteiz hiriari buruzko kronika ugari eta beste hainbat testu idatzi zituen, gai ugariri buruz: historia, biografia, literatura, artea, eta irakaskuntzaz, batez ere. Pentsamoldez errepublikarra eta foruzalea izan zen. El mentirón eta Aquello aldizkarien sortzaile eta lankide izan zen, eta La Naturaleza aldizkari zientifikoaren zuzendaria.
Jose Maria Unsain (2005). Arte Aplikatuak – I – Historia Grafikoa (XIX-XX). Grabatuak - Biñetak - Komikia. Lasarte-Oria: Ostoa. ISBN 978-84-962881-4-0.
Víctor de Velasco (1889). Ricardo Becerro de Bengoa. Gasteiz: Imprenta de La Ilustración de Álava.