Putxetako geralekua

Putxeta
Hurrengo trenak
Map
Lineak
« Muskiz    Gallarta »
Kokapena
HelbideaPutxeta auzoa, 17; 48540
UdalerriaAbanto-Zierbena,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13505
Gunea2. gunea
Irekiera1933ko uztailaren 16a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua 
AldageltokiaTrena 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Muskiz
 Eskema

Putxeta Euskal Herriko Bizkaiko tren geraleku bat da, Abanto-Zierbena udalerrian kokatuta dagoena.

Geralekua 1933ko uztailaren 16an ireki zen.

Egoera

Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria  Putxeta auzoa, 17

Irisgarritasuna

Nahiz eta sarbidea erabilgarria izan, nasa eta trenaren arteko tartea eta nasen arteko ibilbidea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea» eta «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ez du nasa batetik bestera ibiltzeko elementu mekaniko edota eraikuntza elementurik, eskaileradun lurpeko pasabidea zeharkatu behar da eta».[2]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Putxeta auzoa, 17 Sarbide erabilgarria 
Nasak 1. trenbidea Sarbide erabilgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
Trenak 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 

Historia

Geralekua 1933ko uztailaren 16an inauguratu zen, Bilbo-Muskiz burdinbide Barakaldotik Muskizera tartea irekitzearekin batera.[3][4]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]

Geralekua

Abanto udalerriaren hirigunetik mendebaldera kokatzen da, Putxeta auzoan. Geltokiaren eraikinak oin laukizuzena, bi solairu eta bi isurialdeko teilatua du, eta gaur egun geltoki-etxea baino ez du jasotzen, bidaiarientzako zerbitzurik ematen ez duela. Sarrera eraikinaren ondotik egiten da, aparkalekuaren parean, arrapala bidez. Bertan balioztatze makinak kokatzen dira. Bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, biak markesinaz hornituta. Nasen arteko aldaketa trenbideak azpitik zeharkatzen dituen tunela erabilita egiten da, eta horretarako eskailerak daude.

Zerbitzuak

 Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
 C-2 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoGalindoTrapagaTrapagaranUriosteSagrada FamiliaOrtuellaGallartaPutxeta Muskiz

Erreferentziak

  1. EuroFerroviarios. «Putxeta (geralekua)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Putxeta. (Noiz kontsultatua: 2018-07-02).
  3. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Trianoko burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  4. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Bilbotik Portugalete eta Muskizera» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  5. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Muskiz Putxeta Gallarta
Bilbo–Abando

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!