Gasolino izenaz ezagutzen dira Bilboko itsasadarrean zehar ibiltzen diren bidaiari txalupen zerbitzuak. Garai gorenean 14 gasolino linea ibili ziren arren, gaur egun bi linea erregular baino ez dira ustiatzen, Eskuinaldea eta Ezkerraldea elkarlotzen dituztenak. Ibilbideok Erandio eta Barakaldo udalerrien artekoak, eta Portugalete eta Getxo udalerrien artekoak dira, eta Boteros del Nervión (gaztelaniaz, Nerbioiko Txalupa-Gidariak) eta Portugaleteko Txalupa-Gidarien Elkartea dira, hurrenez hurren, ibilbideak ustiatzen dituzten enpresak. Gaur egun 2 ibilbide eta 4 kai erabiltzen dira zerbitzu erregularrak emateko, 7 txalupatan.
Zerbitzu erregularrez gain, aisialdi zerbitzuak ere ustiatzen dira, Portugaleteko Txalupa-Gidarien Elkartearen Euskal Herria txalupa ospetsuaren bitartez, eta, berriki, Bilboats eta El Bote Tours enpresen zerbitzuen bitartez. Azken hauek gaineratuz, guztira 6 ibilbide eta 8 kai erabiltzen dira.
Gasolino zerbitzuak 1937an ezarri ziren lehen aldiz, Portugaleteko Udalaren esku.[2] Hala ere, aurretik ere arraunezko txalupa bidezko bidaiari zerbitzuak esistitu ziren. Bidaiei dagokionez, 2017an gasolino zerbitzu erregularrek 504.945 bidaiari garraiatu zituen.[3]
Historia
XIX. mendeanIndustrializazioa Euskal Herrira heldu ondoren ontziola eta siderurgia garatu ziren, XX. mendearen erdialdean punturik gorena lortuz. Gerra Zibilaren ondoren, eta ekonomia suspertzearekin batera, espainiar immigrazio olde berria hasi zen. Jada mendearen hasieran asko hazi ziren hiri eta herri batzuek bikoiztu egin zuten biztanleria, eta Barakaldo udalerriak, adibidez, 100.000 biztanle gainditu zituen.
Hazkunde honekin batera, azpiegiturak garatu behar izan ziren eta trenbideak, errepideak eta zubiak eraiki ziren Bilboko itsasadarraren bi ertzak elkarlotzeko. Bitartean, txalupa zerbitzuek bidaiariak garraiatzen zituzten ibai ertzeen artean.[4]Gasolina-motoredun txalupak ezartzetik datorkie gasolino izena.
Itsasadarrean kokatzen ziren industria handien itxierarekin batera, eta Bilboko metroa ezartzearen ondorioz, bidaiarien beherakada handia gertatu zen gasolino zerbitzuetan, eta gaur egun bi zerbitzu baino ez dira gelditzen. Dena dela, Bizkaia zubia zerbitzuz kanpo gelditu denean gasolino zerbitzuek gorakada nabaria izan ohi dute. Gertakari aipagarrienak hurrengoak dira: 1937tik1941era arteko etena, zubia suntsitzearen ondorioz; eta 1963an eta 1999an ontzia aldatzearen ondorioz.
Portugalete-Areeta
Portugaleten1757an ezarri ziren txalupa bidezko hasierako bidaiarien garraio zerbitzuak, arraunezkoak zirenak.[5]
1937an, Gerra Zibilean, Bizkaia zubia suntsitu ondoren Portugaleteko Udalak ordainpeko motoredun txalupa zerbitzua ezarri zuen, eta gertakari horretatik dator Portugaleten bidaiarien itsas garraiorako enpresa jaiotzea. Lehenengo gasolino zerbitzua izan zen. Gerra ostean, Portugaleteko Txalupa-Gidarien Elkartea jaio zen eta honen esku gelditu zen bidaiarien itsas garraio zerbitzua.[2]
1975ean itsas-ibilbidea egiteko kabinadun txalupa ezarri zen, egurats gorriari aurre egiteko.
1997an elkarteak Euskal Herria itsasontzia eskuratu zuen, Portugalete-Santurtzi-Algorta arteko linea ezarriz. Itsasontzi hau, gerora, aisialdirako erabiltzen da gehienbat.
Ohiko zerbitzurako lau gasolino erabiltzen dira.[6]
Bidaiariak
2003tikBizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen artean Erandio-Barakaldo gasolinoen zerbitzua jasotzen da, eta txostenen arabera 2017an 465.740 bidaiari izan zituen Portugalete-Areeta zerbitzuak. Jarraian aurreko urteetan izandako bilakaera azaltzen da:[1]
Erandion1900ean ezarri ziren txalupa bidezko hasierako bidaiarien garraio zerbitzuak.
Erandio eta Barakaldo arteko gasolinoa Boteros del Nervión (gaztelaniaz, Nerbioiko Txalupa-Gidariak) enpresaren esku dago. Azken urteotan jasandako bidaiarien beherakari aurre egiteko, bidaiarien itsas garraioa ez ezik, aisialdi eta turismoari lotutako zerbitzuak ere eskaintzen ditu.
2018koekainean Barakaldoko Udalari zein tartean sartuta dauden gainontzeko Administrazioei eskatu zitzaien gasolinoa babesteko neurriak har zetzaten.[7]
Ohiko zerbitzurako hiru gasolino erabiltzen dira.[6]
Bidaiariak
2009tikBizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen artean Erandio-Barakaldo gasolinoen zerbitzua jasotzen da, eta txostenen arabera 2017an linea honek 39.205 bidaiari izan zituen. Jarraian aurreko urteetan izandako bilakaera azaltzen da:[1]
Gaur egun zerbitzuan bi linea erregular besterik ez dauden arren, aurretik askoz zerbitzu gehiago ibili ziren Bilboko itsasadarrean zehar. Hurrengoak ziren:[11][12]
↑(Gaztelaniaz)Matés Luque, José M.. (2010). Los últimos boteros de la Ría de Bilbao: entre el Puente de Rontegi y el Puente Colgante. ISBN978-84-8419-206-0..