Prisma (geometria)

Prisma zer den ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.
Prisma
Prisma
Taldea Poliedro uniformeak
Aurpegi kopurua 2 n-gono +
n paralelogramo
Ertz kopurua 3n
Erpin kopurua 2n
Aurpegiak n-gonoak eta
paralelogramoak
Erpin-konfigurazioa 4.4.n
Simetria-taldea Dnh
schläfli sinboloa {n}×{} edo t{2, n}
Propietateak Erdierregularra, ganbila
Poliedro duala Bipiramide n-gonala
Prisma
Garapena (gainazala)

Geometrian, prisma plano paraleloetan dauden bi poligono berdinez eta euren aldeak lotzen dituzten paralelogramoz osaturiko poliedro bat da. Poligonoak prismaren oinarriak dira eta oinarrien arteko distantzia prismaren altuera da.

Bi motako prismak bereizten dira:

  • prisma zuzenak, non oinarriak dituzten aldeak laukizuzenak diren; prisma zuzenetan, oinarrien eta oinarriak lotzen dituzten aldeen arteko angelua zuzena da.
  • prisma zeiharrak, non oinarrien eta oinarrien lotzen dituzten aldeen arteko angelua zuzena ez den; prisma zeiharretan altuera ez dator prismako ertzen luzerarekin. Gainera, prisma guztiak zuzenak edo zeiharrak dira.

Beste alde batetik prisma hauek bereizten dira:

  • prisma erregularrak, oinarritzat poligono erregularrak (alde berdinak dituzten poligonoak, alegia) dituzten prismak;
  • paralelepipedoak, oinarritzat laukizuzenak dituzten prismak; gainera, paralelepipedoetan aurkakoak diren edozein alde pare har daiteke oinarritzat;
  • ortoedroak, alde guztiak (oinarriak zein oinarriak lotzen dituztenak) laukizuzenak diren paralelepipedoak dira.

Adibideak

Prisma pentagonala Prisma hexagonala Prisma hexagonalak
Prisma zuzena (A), eta prisma zeiharra (B)

Ikus, gainera

Prisma uniformeak
3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 ...

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!