Geometrian, antiprisma oinarritzat bi poligono kongruente (berdinak, baina bata bestearekiko biraturik) eta albo-aurpegitzat triangeluak dituen poliedroa da. Oinarri baten erpin bat haren parean beste oinarrian dauden ondoz ondoko bi erpinak lotzean sortzen dira albo-aurpegi triangeluarrak. Adibidez, bi oinarriak karratuak dituen prisma batean (bi oinarriek zentro bera dute, baina bata bestearekiko 45° edo π/4 radian biratuta dago), bi oinarrien zortzi erpinak lotzen dituzten zortzi ertz daude eta irudiak, beraz, zortzi albo-alde triangeluar ditu: antiprisma karratu simetriko bat da[1].
Adibideak
Ikus gainera
Erreferentziak eta oharrak
- ↑ Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa. Antiprisma. .
Kanpo estekak