Schläfli sinboloari Ludwig Schläfli XIX. mendeko suitzar matematikariarengandik datorkio izena. Matematikari horrek oso ekarpen garrantzitsuak egin zituen Geometrian eta beste arlo askotan.
Errazenetik hasteko: aldeko poligono erregular baten sinboloa da; adibidez, triangelu aldeberdina da; , karratua; , pentagono erregularra; etab.
Poliedro erregular baten sinboloa, berriz, da: horrek esan nahi du poliedroak aldeko aurpegi erregularrak dituela, eta erpin bakoitzaren inguruan, aupegi. Adibidez, da kuboaren Schläfli sinboloa: karratu () ditu, eta karratu elkartzen dira erpin bakoitzaren inguruan.
Polikoro baten (lau dimentsioko politopoa) sinboloa da: motako poliedroak ditu, eta poliedro elkartzen dira erpin bakoitzaren inguruan. Esaterako, lau dimentsioko hiperkuboaren sinboloa da.
Orokorrean, dimentsioko politopo baten sinboloa da: dimentsioko motako fazetak ditu, eta fazeta elkartzen dira erpin bakoitzaren inguruan.