Paul Abraham Dukas (dykas ahoskatua; Paris, 1865eko urriaren 1a - ib., 1935eko maiatzaren 17a) frantses musikagilea izan zen.
Konposizio eta orkestra-zuzendaria izan zen Parisko Musika Eskolan. Rameauren, Couperinen, Scarlattiren eta Beethovenen obrak aztertu zituen. Dukasen orkestrazioa kolorez betea da, Berliozenaren eta Rimski Korsakovenaren antzekoa. Obra nagusiak: Apprenti sorcier poema sinfonikoa (1897), pianorako Sonata (1902), pianorako Variations sur un thème de Rameau (1903), Ariane et Barbe-Bleue opera (1907) eta Péri poema koreografikoa (1911). Egilearen idazki eta kritikak Musikari buruzko Paul Dukasen idazlanak liburukian argitaratu zituen.
Erreferentziak