Ezin da zalantzan jarri Alemaniako Errepublika Federaleko gobernuak, nazioarteko zuzenbidea kontuan hartuta, Alemaniako Errepublika Demokratikoa onartzea. Alemanian bi estatu egon arren, ez dute elkar atzerritzat hartzen; estatu bien arteko harremanek bereziak izan behar dituzte, nahitaez.
Aurreko gobernuaren politikari jarraituz, gobernu federalak adierazten du Alemaniako Errepublika Demokratikoari ere aplikatu behar zaiola baliozko akordioak lortzeko nahia, eta horretarako, alde biek indarra erabiltzeari edo indarra erabiltzeko mahatxuari uko egin behar diote.