Ekialdeko Blokea

Ekialdeko Blokea.

Gerra Hotzean, Ekialdeko Blokea, baita Sobietar Blokea edo Bloke sozialista ere, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak zuzenduriko estatu sozialisten multzoa izan zen, Estatu Batuek eta Mendebaldeko Europak osaturiko Mendebaldeko Blokea arerio nagusia zuena.

1945ean, Bigarren Mundu Gerraren amaieran hasi eta 1991ko uztailaren 1ean Pragan Varsoviako Ituna desegin zutenean amaitu zen. Urte bereko abenduaren 25ean SESB bera ere desegin zen.

Altzairuzko Oihalaren ekialdean (Jugoslavia izan ezik) Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrialdeek sortu zuten (hortik datorkio "Ekialdeko" izenondoa), Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua eta Varsoviako Itunaren kideak zirenak.

Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista ez zuen inoiz Ekialdeko Blokean eta Varsoviako Itunean parte hartu, estatu sozialista izan arren. Josip Broz Titok zuzenduriko estatua, berriz, Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren soretzaileetako bat izan zen.

Albaniako Herri Errepublikak ere ez zuen blokean parte hartu. 1960ko hamarkadan SESBetik at eta Txinako Herri Errepublikarekin bat egin zuen.

Beste kontinenteetan, Kuba, Txina, Ipar Korea, Vietnam, Angola, Mozambike, Etiopiako Herri Errepublika Demokratikoa, Afganistango Errepublika Demokratikoa eta beste herrialdeek lotura estua izan zuten Blokearekin, baina, berez Europako erakundea izan zen.

Kanpo estekak


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!