Errumaniako Iraultza

Errumaniako Iraultza
1989ko iraultzak
Manifestazioak Bukaresten
Data1989ko abenduaren 16–27
LekuaErrumania
EmaitzaErregimen komunistaren amaiera
Gudulariak
Errumania Errumaniako Errepublika Sozialista
Errumania Errumaniako Indar Armatuak (Abenduaren 22tik baino lehen)
Securitate
Errumaniako Alderdi Komunista
Gobernuaren aurkako manifestariak
Errumaniako Indar Armatuak (Abenduaren 22tik aurrera)
Nazioaren Salbaziorako Kontseilua
Errumaniako Alderdi Komunistaren disidenteak
Buruzagiak
Errumania Nicolae Ceaușescu
Errumania Elena Ceaușescu
Ion Iliescu
Nazioaren Salbaziorako kontseiluaren kideak

Errumaniako Iraultza (errumanieraz: Revoluția Română) 1989ko abenduan Errumanian izandako matxinada eta manifestazioen ondorengo erregimen aldaketa izan zen. Varsoviako Itunaren parte ziren zenbait herrialdetan gertatu ziren 1989ko iraultzetako bat izan zen.

1989ko azaroan, 71 urteko Ceauşescu hautatu zuten berriz beste bost urtez agintaldian jarraitzeko, Errumaniako Alderdi Komunistako buru gisa. Ceauşescuk adierazi zuen Ekialdeko Europan zehar hedatzen ziren komunismoaren kontrako mugimenduak gaindituko zituela.

Iranera joatear zegoela, abenduaren 16an, Securitate poliziak László Tőkés artzain kalvinista hungarieraduna atzeman zuen, erregimenaren kontrako sermoiak botatzeagatik. Istiluak hasi ziren orduan, batik bat Timişoara hirian, 5 egunez.

Irandik itzulitakoan Ceauşescuk agindu zuen haren aldeko manifestazioa egin zedila Bukaresten. Hala ere, Ceauşescuren ustekaberako, jendea txistuka hasi zitzaion hitz egiten ari zelarik. Timişoara eta Bukarest hirietako gertaeren berri izan ondoren, urteetan metatutako nahigabea azaleratu zen errumaniar mordoren artean, baita gobernuko zenbait kideren artean ere. Manifestazioak herrialde osoan zehar hedatu ziren. Hastapenean, manifestarien kontra tiro egiteko aginduei men egin zieten segurtasun indarrek, baina abenduaren 22an, militarrek alderantziz jokatu zuten, eta gerra-gurdiak Komite Zentralaren eraikinaren aldera eraman zituzten. Ceauşescuk eta Elena haren emazteak lortu zuten ihes egitea helikoptero batean.[1] Hala ere, ezin zuten herrialdea utzi eta atxilotu zituzten.

Nolanahi ere, eguberri egunean, Errumaniako telebistak erakutsi zuen Ceauşescu senar-emaztea epaitu ondoren, segituko exekuzioa izan zutela. Nazioaren Salbaziorako kontseilu batek boterea bereganatu zuen eta 1990eko maiatzaren 20an hauteskundeak egin ziren.

Erreferentziak

  1. George Galloway & Bob Wylie. Downfall: The Ceaușescus and the Romanian Revolution. , 170 or..


Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!