Emaitzak NBOren datu-basean duten herrialde-kodearen arabera eskaintzen dira. Normalki, kode bakoitza Batzorde Olinpiko Nazional bakar batena da. Kode ezberdina erabili badute urtearen arabera, biak batzen dira, adibidez Herbehereen kasuan erabilitako HOL eta NED; herrialdeak izena aldatu badu, gehitzen dira ere (adibidez, Zeilan eta Sri Lanka). Dominak herrialdeari dagokio, eta ez atletari; honela, atleta bat gerora independizatu den herrialde batekoa bada, ez da bere herrialde berrian gehitzen. Kurtsibaz agertzen diren herrialdeak jada ez dira existitzen. Herrialde horien ondorengo bat baino gehiago badaude, adibidez, Sobietar Batasunaren kasuan, ez dira gehitzen herrialde zaharrarekin.
Alfabetikoki
Taula hau alfabetikoki antolatu da kodearen arabera, baina zutabeak ordenatu daitezke nahi den dominaren arabera. Taulak ez ditu barruan kendutako dominak, adibidez dopin kasuen ondorioz.
Erretroaktiboki eskaini diren dominen kasuan arazoak egon dira 1896 eta 1900eko jokoetan, ez baitzen, kasu batzuetan, 3.etik 10.era geratu zirenen denborak gorde.
1900eko Udako Olinpiar Jokoetan NOBk ofizialtzat jotzen ez dituen herrialdeetako zenbait partaidetza egiaztatzen dira. Kasu horietako batek bakarrik egiten dio erreferentzia domina bati. Frantziari ofizialki gehitzen zaion urrezko domina Luxenburgori ematen zaio[4].
Taula ofizialarekiko beste ezberdintasun batzuk olinpiar probak izan zirenei buruzko desadostasunetan oinarritzen dira. Honek, 1900 eta 1904ko Olinpiadetako proba batzuei eragiten die. Gainera, iturri batzuk 1906ko Joko tartekatuak barne hartzen dituzte euren dominen koadroak egitean[5].
Alpinismoa eta aeronautika
1924 eta 1936 artean NOBak dominak eman zituen alpinismoan eta aeronautikan, Olinpiadako lau urtetan zehar izandako lorpenak sarituz. 1924, 1932 eta 1936an urrezko dominak eman zitzaizkien 6 herrialdetako 25 mendizaleri Himalaian eta Matterhornen egindako lorpenak sarituz. 1936an urrezko domina eman zitzaion Hermann Schreiber suitzarrari Alpeak planeatuz igarotzeagatik 1935ean[6][7][8]. Domina hauek agertu ohi dira NOBren laburpen batzuetan.
Alemania
Alemania bost izen ezberdinekin lehiatu da, baita bi talde ezberdin bezala ere zenbait jokotan. Iturriak aldatu egiten dira talde hauek irabazitako dominak aurkezteko moduan. Taula honetan talde horien iturrien konbinazioak agertzen dira, taula nagusiko domina eguneratuen guztizkoei aplikatzen zaizkienean. Alemaniako zati bat, Sarre, modu independentean lehiatu zen 1952ko Udako Olinpiar Jokoetan, baina ez zuen dominarik lortu. Zerrenda gehienek dominen zenbaketak bakarrik aipatzen dituztenez, litekeena da, baina ez da ziurra, Saar Alemaniaren zati bezala sartzea bere kalkuluetan. Alemaniari hiru aldiz ukatu zitzaion parte hartzea (1920, 1924 eta 1948).
Serbiako Batzorde Olinpikoa 1910ean sortu zen eta 1912an onartu zen, eta ondorengo zuzentzat hartzen da bai Jugoslaviaren bai eta Serbia eta Montenegrorena, eta bere domina guztiak batu ohi zaizkio. 1920 eta 2006 artean Jugoslaviako atletek 99 domina irabazi zituzten, 95 udakoetan eta 4 negukoan.
SAA , EUA , GDR , FRG → GERAlemania (GER) 1896-1952 eta 1992etik aurrera lehiatu zen. Bigarren Mundu Gerraren osteko Alemaniaren zatiketaren ondorioz 1952ko Jokoetatik aurrera bi talde izan ziren, Alemania (GER) eta Sarre (SAA). Sarre berriro batu zen Alemaniako Errepublika Federalean 1957ko urtarrilaren 1ean, eta horiek Alemaniarekin lehiatu zuten aurrerantzean. Alemaniako Errepublika Demokratikoak ez zituen bidali atletak 1952kojokoetara, 1955ra arte ez baitzuen izan onarten ofizialik NOBen aldetik. 1956-1964 artean Alemaniak parte hartu zuen Alemaniako Talde Bateratua (EUA) izenarekin, bi Alemanien batzordeak ordezaktuz. Gaur egun, NOBek EUA kodea ematen dio talde honi. 1968tik aurrera Alemaniako Errepublika Demokratikoak izaera ofiziala izan zuen, GDR izenarekin eta Mendebaldeko Alemaniak FRG kodea izan zuen. 1988ko jokoetararte horrela lehiatu ziren.
MAL , NBO → MASMalayako (MAL) atletak eta Ipar Borneoko (NBO) atletak bereizita lehiatu ziren 1956ko Jokoetan eta Malayak ere parte hartu zuen 1960ko Jokoetan. Malaysia 1963an sortu zen eta MAS kodea erabili zuen.
RU1 → URS → EUN → RUSErrusiar Inperioak (RU1) 1900, 1908 eta 1912ko Jokoetan parte hartu zuen, Lehen Mundu Gerraren aurretik. Bigarren Mundu Gerra amaitu arte, Sobietar Batasunak (URS) ez zuen parte hartu, arrazoi ideologikoak zirel aeta, baina 1952 eta 1988 artean lehiatu ziren. Talde Bateratua (EUN) sobietar batasunaren apurketaren osteko sei errepublikek erabilitako izena izan zen, 1992ko Neguko Olinpiar Jokoetan eta 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan. Errusiako Federazioak (RUS) eta beste 14 errepublika independentek lehia bereizia izan dute.
SRB , YUG , SCGSerbiak (SRB, 1912, 2006–gaur egun) lehen aldiz 1912ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Jugoslavia (YUG, 1920–1992 Negua) Jugoslaviako Erresuma gisa lehiatu zen bost aldiz (1920–1936) Bigarren Mundu Gerraren aurretik. Beranduago Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista izan ziren 1948-1992ko Negua bitarte. Jugoslaviaren apurketaren ostean, batasun hau apurtu zen. Kroaziak, Esloveniak eta Bosnia-Herzegovinak independente gisa parte hartu dute 1992tik aurrera. Jusolaviako Errepublika Federaleko (IOP) atleta indibidual batzuek Parte-hartzaile Olinpiko Independente gisa (IOP) parte hartu zuten 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan, NBEk jarritako santzioen ondorioz. Mazedoniako Errepublikako atleta batzuek independente gisa hartu dute parte, euren batzorde olinpikoa ez zegoelako sortua. 1996tik aurrera Mazedoniak taldea du. Serbia eta Montenegro taldeak (SCG, 2004-2006) bi errepublika horiek batzen zituen. Jugoslavia gisa parte hartu zuten 1996-2002 tartean eta, ondoren, Serbia eta Montenegro izena hartu zuten 2004-2006 tartean. 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan Serbia bere horretan itzuli zen jokoetara eta Montenegrok lehen aldiz parte hartu zuen.
ZZX Kode hau erabiltzen du NOBek izendatzeko herrialde ezberdinetako atletez osatutako taldeak, ohikoak izan zirenak 1896-1904 tartean. Domina hauek ez dira batzen atletaren jatorrizko herrialdearen zerrendara.
IOP , IOA , OAR NOBek erabiltzen dituen kode bereziak euren herrialdea onartzen ez den batzorde olinpikoentzat. 1992an Jugoslavia ohiko 52 atletek izendapen hau izan zuten. 2000an Ekialdeko Timorrek horrela ere lehiatu zuen. 2012an Antilla Holandarretako hiru atletek independente gisa hartu zuten parte. 2016an Kuwaitek independente gisa hartu zuen parte. 2018an Errusiako 168 atletek Errusiako Atleta Olinpikoak izena hartu zuten Neguko Olinpiar Jokoetan.
TPE2Txinako Gerra Zibilaren ostean, Txinatar TaipeikTxinako Errepublika izena erabili zuen 1956, 1960, 1972 eta 1976ko (negua) Jokoetan, eta Taiwan erabili zuen 1964 eta 1968 artean. 1979an NOBek Txinatar Taipei erabiltzea erabaki zuen, Txinako Herri Errepublikarentzat onargarria zen izena euren parte-hartzea hasteko. 1984an erabili zen lehen aldiz izena. 1932, 1936 eta 1948ko Jokoetan, Txina osoa hartzen zuen taldeak lortutakoak ez dira gehitzen Taiwanen parte-hartze zerrendara.
HKGHong Kongek irabazitako domina guztiak batzen ditu, bai izen horrekin 1952-1996 artean loruttakoak bai eta 2000tik aurrera "Hong Kong, Txina" izenarekin lortutakoak ere.
MKDIpar MazedoniaMazedonia gisa, edo formalki, Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia bezala ezagutu da Greziarekin zuen izen gatazka zela eta, 1996 eta 2018 bitartean.
MYAMyanmarBurma (BIR) izan zen 1948 eta 1988 artean.
SAMSamoaMendebaldeko Samoa izan zen 1984 eta 1996 artean.
SRISri LankaZeilan (CEY) izan zen 1948 eta 1972 artean.
SWZEswatiniSwazilandia izan zen 1972 eta 2016 artean.
TANTanganyika eta Zanzibar jadanik Tanzania baziren ere 1964ko apirilean, herrialdeak Tanganyika izena erabili zuen urte horretako jokoetan.
ZAMZambiak independentzia eskuratu zuen 1964ko Jokoen azken egunean, baina Ipar Rhodesia izena erabili zuen joko horietan (NRH).
ZIMZimbabweren independentzia baino lehen, Hego RhodesiaRhodesia (RHO) gisa agertu zen 1928, 1960 eta 1964ko jokoetan.
Parte-hartzeei buruz
ABruneik lehenengo aldiz 1988ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, arbitro bat bidaltzen, baina atletarik ez. Parte-hartze hau ez da gehitzen guztira egondako parte-hartzeei. .
BDjibutik 2004ko Jokoetako irekiera ekitaldian hartu zuen parte, baina ez zuen atletarik bidali. Parte-hartze hau ez da gehitzen guztira egondako parte-hartzeei. .
CLiberiako atletak 1980ko irekiera ekitaldian izan ziren, baina ondoren boikotari batu zitzaizkien eta ez zuten parte hartu. Parte-hartze hau ez da gehitzen guztira egondako parte-hartzeei. .
DLibiak parte hartu zuen 1964ko Jokoen irekiera ekitaldian baina alde egin zuen ondoren. Parte-hartze hau ez da gehitzen guztira egondako parte-hartzeei.
ESurinam irekiera ekitaldian izan zen 1960ko Jokoetan, baina bere atleta bakarrak ez zuen parte hartu agenda arazo baten ondorioz. 1960ko Jokoetan parte hartzea ez da, beraz, onartzen. Parte-hartze hau ez da gehitzen guztira egondako parte-hartzeei.
FIndiako atletek 2014ean parte hartu zuten independente gisa, eta bandera olinpikoaren atzetik egin zuten irekiera ekitaldia, Indiako Elkarte Olinpikoa zigortuta baitzegoen. 2014ko otsailaren 11an berriro elkartea onartu zuten eta, hortik aurrera, atletek euren banderapean parte hartu zuten.
J Iturri batzuen arabera, Léon Thiércelin, 1900ean lehiatu zen eskrimalaria, Haitiarra zen eta, bearz, Haitiren lehen parte hartzea izango litzateke. 1900ko Udako Jokoetan Haitiren parte-hartzea ez da ofiziala, beraz parte-hartze hau ez da gehitzen Haitiren zerrendara.
K Iturri batzuen arabera, Freydoun Malkom, 1900ean lehiatu zen eskrimalaria, Persiarra zen eta, bearz, Iranen lehen parte hartzea izango litzateke. 1900ko Udako Jokoetan Iranen parte-hartzea ez da ofiziala, beraz parte-hartze hau ez da gehitzen Iranen zerrendara.
L Iturri batzuen arabera, Carlos de Candamo, 1900ean lehiatu zen eskrimalaria, Perutarra zen eta, beraz, Peruren lehen parte hartzea izango litzateke. 1900ko Udako Jokoetan Peruren parte-hartzea ez da ofiziala, beraz parte-hartze hau ez da gehitzen Peruren zerrendara.
OaObMichel Théato, 1900eko maratoian urrezko dominak irabazi zuen frantziarra, Luxenburgon jaio zen[14]. NOBek ez du onartzen Luxenburgoren parte-hartzea 1900eko Jokoetan eta domina hau Frantziari gehitzen dio.
1904ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten askoren nazionalitateak eztabaidan daude, asko berriki Ameriketako Estatu Batuetara migratu berriak zirelako eta oraindik ez zutelako herritartasunik.
PaPb Iturren artean eztabaida dago Albert Coreyren parte-hartzeari buruz 1904an, Frantziatik migratu berria. Jokoen kronikak dioenez "Chicagoko Elkarte Atletikoaren koloreak daramatzan frantziar" bat zen, baina NOBek maratoiaren domina AEBri gehitzen dio, eta, kontraesan garbia, 4 miliako talde lasterketatalde mistoari, AEBkoak ez ziren atletek osatuta, tartean Corey.[15]
QaQb NOBek norvegiar-estatubatuar borrokalari ziren Charles Ericksen eta Bernhoff Hansen estatubatuar gisa gehitzen ditu. Biek irabazi zituzten urrezko dominak[16]. 2012an Norvegiako historialariek aurkitu zuten Ericksenek herritartasuna ez zuela lortu 1905eko martxoaren 22ra arte eta Hansen "atzerritar" gisa zegoela erregistratuta 1925ra arte. Historialariek eskatu zioten NOBari atleta hauek norvegiar gisa hartzeko.[17] 2013ko maiatzean Norvegiako Batzorde Olinpikoak eskaera formal bat egin zuen borrokalari hauen nazionalitatea alda zedin[18].
RBob Fowler, 1904ko Jokoetan parte hartu zuen maratoilari bat, Ternuakoa zen. Ternua herrialde bereizi gisa aipatu ohi da 1904ko Udako Olinpiar Jokoetako zerrendan, eta, beraz, dominarik lortu ez duten herrialdeen zerrendan egon beharko litzateke.[19] Ternuaren parte hartzea ez da ofiziala NOBen zerrendan.
S 2009an Historialari Olinpikoen Nazioarteko Elkarteak aurkitu zuen Frank Bizzoni txirrindularia italiarra zela, eta 1904an lehiatu bazen ere, ez zuela herritartasuna lortu 1917ra arte[20][21]. Hala ere, NOBek ez du ofizialki onartzen Italiaren parte-hartzea 1904ko Udako Olinpiar Jokoetan.
Fm NOBek Albertson Van Zo Posten urre bat, zilar bat eta bi brontze gehitzen dizkio Kubari AEBrik beharrean. Charles Tathamek irabazitako zilarra eta brontzea ere Kubari gehitzen dizkio, eta ez AEBri.