1.332 atletek hartu zuten parte, 37 Olinpiar Batzordetakoak, 14 kiroletan antolatu ziren 116 probatan[1]. 27 herrialdek irabazi zituztne dominak, horietatik 19k urrezkoa. Lehen parte hartzea izan zen Txinako Errepublikarentzat eta Kolonbiarentzat.
Herrialderik arrakastatsuena Ameriketako Estatu Batuak izan ziren. 41 urrezko domina eta 103 domina irabazi zituzten, orotara. Bigarrena Italia izan zen, oso emaitza onarekin, aurreko Jokoetan lortutakoen ia bikoitza eskuratu baitzituen, 36. Indiak hockey-belarreko domina defendatu zuen, 1956ko Udako Olinpiar Jokoetararte berriro ere egin zuten bezala[2].