Miren Aranoa Astigarraga (Buenos Aires, Argentina, 1958ko uztailaren 28a) politikari nafarra da.
Ibilbidea
Lehen Hezkuntzako irakaslea da lanbidez.
Eusko Alkartasunako kidea da, eta 2013an Eusko Alkartasuneko Nafarroako lehendakari izendatu zuten.[1]
2003tik 2013ra bitartean Eguesibarko udaleko zinegotzia izan zen.[2]
2011tik 2020ra bitartean EH Bildu alderdiko parlamentaria izan zen Nafarroako Legebiltzarrean.
Erreferentziak