Mauno Henrik Koivisto (Turku, 1923ko azaroaren 25a - Helsinki, 2017ko maiatzaren 12a) finlandiar politikaria eta finantzaria izan zen. Finlandiako bederatzigarren presidentea izan zen, 1982tik 1994ra.
Bizitza
Finantza-ministroa (1966-1967) eta Finlandiako Bankuko gobernadorea izan zen 1968. urteaz geroztik. Lehen ministro 1968-1970 bitartean, Finantza-ministro berriro 1972an, eta lehen ministro izendatu zuten 1979. urtean. Komunisten laguntza izan zuen ezker-zentroko gobernua osatu zuen, eta, Kekkonen lehendakariak dimisioa aurkeztu zuenean, Koivisto bera hautatu zuten lehendakarigai alderdi sozialdemokrataren aldetik (1982). Finlandiako lehendakari hautatu zuten berriro 1987. urtean.
Erreferentziak