Ibilbide politikoa arlo ekonomikoan hasi zuen, eta nazioarteko harreman ugari lortu zituen bankuen munduan eta Nazioen Ligaren esparruan. Lehen ministro izan zen 1939-1940ko Neguko Gerran eta 1940-1941eko Bitarteko Bakean. Ondoren, Jarraipenaren Gerran presidente izan zen 1941etik 1944ra. Gerra amaitu ondoren, hamar urteko espetxe-zigorra ezarri zioten gerraren arduradun gisa, nahiz eta 1949an barkatu egin zioten.