Les Misérables 2019ko Ladj Ly frantziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Zuzendari berdinaren izen bereko film laburrean oinarritzen da.
2019ko Cannesko Zinemaldian estreinatu zen, eta Epaimahaiaren Saria eskuratu zuen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Stéphanek Delinkuentziaren aurkako brigadarekin bat egin berri du Montfermeilen, Parisko aldirietako ekialdeko auzo batean. Han, Chris eta Gwada eskarmentu handiko bi kide ezagutuko ditu, eta laster auzoko talde ezberdinen arteko tentsioen berri izango du.[1]