Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Trilogiaren aurreko pelikularen pertsonaiak mantenduz, seme-alabak sartzen ditu honetan, quebectar nazionalistak direnak belaunaldi zaharragoko gehienak oraindik sozial-demokratak diren bitartean. Honek emango die anakronismo kutsua euren ezkertiar ideologian, 1960ko hamarkaldiaren "Iraultza Lasaia" atzean geldituta eta azken urteotan herrialdean gertatutako aldaketa politiko eta ekonomikoak kontuan hartuta.
Rémy da pertsonaia nagusia eta minbizi terminalaren aurkako bere borroka ardatz nagusia da. Sébastien semea saiatuko da aitaren azken egun horiek izaten ahalik eta erosoenak, eta azkenean biak bidaiatuko dira Vermont-era (AEB) arreta medikoaren bila.
Hasiera batean Sébastien gogo txarrez joango da Quebec-era Londonetik, non eta finantzetan lan ibilbide arrakastatsua duen (aitaren pentsamolde sozialistaren beste muturrean), Louise aitaren emazte ohiak eskatuta. Quebec-eko osasun sistema publiko gainkargatua ikusita, arreta hobearen bila joango dira. Bitartean, Rémy-ren lagunak eta senideak topatuko dituzte, bisitan ondoan egoteko joaten direnak.
Azken egunetan, basoan daukan etxera joango dira denak, eta eztabaidatuko dute politikaz, filosofiaz eta sexuaz.
Canneseko Zinemaldian bestela bi sari eskuratu zituen aurreko urtean, gidoi eta aktoresa onenari (Marie-Josée Croze) emandakoak. 5 Jutra Sari eta 6 Genie ere irabazi zituen, baita beste nazioarteko zinemaldi batzuetako sariak ere (Bangkok, Brasil, Toronto eta Txekian).