La Reine Margot 1954ko Jean Dréville frantziar zinema zuzendariaren film historikoa da, Alexandre Dumasen izen bereko eleberrian oinarrituta.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XVI. mendean, katolikoek eta protestante higanotek Frantziako Erresuma kontrolpean izateko borrokatzen dute. Karlos IX.a Frantziakoa (Jean-Hugues Anglade) errege neurotiko eta hipokondriakoa da, Katalina Medici (Virna Lisi) bere amaren kontrolpean dagoena. Katalina azpijokoetan dabil: alde batetik Margarita (Isabelle Adjani) bere alaba Henrike III.a Nafarroakoa (Daniel Auteuil) higanoten buruzagiarekin ezkonduko du; eta bestetik, San Bartolome gaueko sarraskia bultzatuko du. Baina Margaritak ez du Henrike gustukoa, La Môle bere soldaduaz maitemindurik dagoelako.