Kurt Donald Cobain (Aberdeen, AEB, 1967kootsailaren 20a - Seattle, AEB, 1994koapirilaren 5a) Nirvanagrunge taldeko abeslaria, musikagilea eta gitarra-jotzailea izan zen. Haren atsekaberako, taldearen arrakastarekin batera, Cobain nazioarteko musika-izar bilakatu zen. Izan ere, Nahi nuen azkena ospetsu bihurtzea zela esan zuen.
1994koapirilaren 8an hilda aurkitu zuten Seattleko bere etxean, buruan tiro bat emanez bere buruaz beste egin zuelarik. Hurrengo urteetan, bere buru-hilketaren arrazoien inguruko eztabaida piztu zen.
Rolling Stone aldizkariaren arabera, 2003an, inoiz izan diren 100 gitarra-jotzaile onenen zerrendan 12. postuan zegoen, eta 45.ean, 100 abeslari onenen zerrendan.
Hauek dira haren kanta abestirik ezagunenetako batzuk: Smells Like Teen Spirit, Drain You, Come as You Are, Lithium, In Bloom, Heart-Shaped Box, All Apologies, Aneurysm, Pennyroyal Tea, About a Girl, Rape Me, Breed, Sliver, Dumb, You Know You're Right, Stay Away, Sappy, Something in the Way edo Polly.
Bizitza
Hasierako urteak
Aberdeenen jaio zen 1967kootsailaren 20an, familia kristau batean (Lithium abestian islatzen da etapa hori). Aita Donal Lenald Cobain zuen eta ama, Wendy Elizabeth Frandenburg. Arreba gazteago bat ere bazuen, Kimberly, 1970ean jaioa.
Oso goiz hasi zen musikarako interesa interesa agertzen eta, haren izeba batek dioenez, The Beatlesen hainbat kanta abesten zituen eta Ramones taldearen jarraitzalea ere bazen.
Mutikoaren bizitza erabat aldatu zen, 7 urte zituenean, gurasoak banatu zirenean. 1993an egin zioten elkarrizketa batean, zera esan zuen:
Goibel sentitu nintzela gogoratzen dut, triste nire gurasoengatik. Lotsatu egiten nintzen nire eskolako kideen aurrean, nik haiek zuten bezalako familia klasikoa eta arrunta nahi bainuen niretzako: aita, ama... Ziurtasuna nahi nuen. Gorroto nien gurasoei arrazoi horregatik!
Hasieran amarekin geratu bazen ere, urtebete geroago aitarengana joan zen bizitzera, Montesanora.
Eskolako garaian, kirolak ez zion arretarik piztu. Gurasoen presioak borrokalarien ekipoan parte hartzera eraman zuen, baina arte klaseak nahiago zituen. Klasean, marrazten ibiltzen zen, giza anatomiaren xehetasunak edo Michael Jacksonen karikaturaren bat eginez.
Ezkontza
1990ean, Courtney Lovek Kurt eszenatoki baten gainean lehen aldiz ikusi zuen. Everett True kazetariaren hitzetan, aurkezpen ofiziala 1991ko maiatzean izan zen Los Angelesen. Beste biografia batzuek 1989an bateratu dituzte Portlanden, baina 1992an Sassyri eskainitako elkarrizketa batean, bikoteak Los Angeleseko data aipatu zuen, L7 eta Butthole Surfersen emanaldi batean.
Love ez zen gustukoa Nirvanaren jarraitzaileen artean eta hauek Cobain erabiltzen zuela uste zuten, bere ospearen mesede. Cobain eta Lennon konparatzen zituzten kritikoek Love eta Yoko Ono ere alderatu zituzten. Ebidentziarik ez badago ere, Courtneyren banda zen HolerenLive Through This arrakastatsuaren gehiengoa Cobainek idatzitakoa zen zurrumurruak zabaldu ziren.
1992an, Courtneyk, haurdun zegoela ezjakinean, heroina hartu zuela argitaratu zuen Vanity Fair aldizkariak eta zipriztin ilunak erantsi zitzaizkion amaren irudiari. Cobain-Love bikoteak medioen arreta pizten zuen lehen ere, baina orain Frances adikzioan jaioa zen jakin nahi zuten, eta azkenean, ikerketa batean bukatu zuten: guraso izateko gaitasunik ba ote zuten? Ondoriorik gabe itxi zuten ikerketa eta bikoteak Vanity Fair aldizkariak hitzak testuinguruz kanpo hartu zituela esan zuen.
Adikzioa
Bizitza osoan zehar, Kurtek ezin handiei egin behar izan zien aurre: depresioa, bronkitis kronikoa, inoiz argitu ez zioten tripako min izugarriak... Urteetan egon zen hauen arrazoiaren bila eta alferrik; agian, txikitan izandako eskoiosia, edo estresa... Bakearen bila, Kurt heroinaren munduan murgiltzen joan zen.
1990. hamarkadaaren hasieran inguratu zen drogetara lehenengoz; hiperraktiboa, sedanteak txikitatik erabiltzen zituen eta, kasualitatez droga hartzen hasi zen, adikzioa izan zen berehala. 1991 amaieran, Nevermind promozionatzen ari zirenean, bandarentzako zama izan zen hori eta argazki saioetan zorabioak hartzen zuen.
Heroina-adikzioa hazten joan zitzaion eta, 1992aren hasieran, Courtney haurdun geratu zenean, errehabilitazioan hastea erabaki zuen. Utzi eta NirvanarekinJaponia eta Australiara bira egitera joan zen; zurbil eta itxura txarrekoa agertu zen eta abstinentzia sindromea nabarmendu zitzaion. AEBetara iristean, adiktoa zen berriro.
1993ko maiatzean, New York hiriko New Music Seminaren eman behar zuten emanaldi baten aurretik, heroina sobredosiak hartu zuen. Anbulantzia bati deitu ordez, Courtneyk naloxona eman zion (ilegalki lortua), bere senera itzul zedin eta, ordu batzuk geroago, Nirvanaren kontzertu biribilenetako bat eskaini zuten. Ikusleek ez zuten aurreko larritasuna atzeman.
Azken asteak eta heriotza
1994ko martxoaren 1ean Terminal Einzen (Munich, Alemania) emandako kontzertuaren ondoren, bronkitis eta laringitis larria diagnostikatu zioten. Hurrengo egunean, Erroman zen sendatzeko ahaleginak egiten eta Courtney ere hantxe zegoen.
Biharamunean jaiki zenean, Courtney Lovek ikusi zuen senarra harrapatu zuela sobredosiak; xanpain eta flunitrazepam nahasketak, alegia. Berehala eraman zuten ospitalera, eta han eman zuen egun osoa konortea galduta. Bost egun ospitalean egon ondoren, irten eta Seattleera itzuli zen. Gerora, Courtneyk esango zuen Kurten lehenengo suizidio saiakera izan zela.
Urte bereko martxoaren 18an, Courtneyk poliziari deitu zion bere senarrak bere buruaz beste egin nahi zuela esateko, eta gela barruan itxi zela arma batekin. Berehala etorri zitzaien polizia etxera eta hainbat arma eta pilula pila konfiskatu zizkioten Kurti, honek ez zuela bere buruaz beste egin nahi esaten bazuen ere, emazteaz babestu baizik. Courtneyri galdetutakoan, honek dena ukatu zuen, ez zuen Kurt arma batekin ikusi eta hark ez zuen bere buruaz beste egin nahi zuela adierazi.
Martxoaren 25ean, Lovek Cobainen droga erabilerari buruz hitz egiteko bilera bat antolatu zuen. Joan ziren 10 pertsonen artean zeuden Cobainen gertuko musikariak, diskografikako exekutiboak eta Kurten bi adiskide minenak, Earth taldeko Dylan Carlson eta REM taldeko Michael Stipe. Danny Goldbergek, Nirvanako ordezkari ohiak, Cobain "erabat eszeptiko" deskribatu zuen eta ez zuen hain autosuntsitzailea zenik aitortu nahi izan, baina, egunaren amaierarako, desintoxikazio programa batean sartzeko prest agertu zen.
Martxoaren 30ean, Cobain Los Angelesko (Kalifornia) Exodus errekuperazio zentrora iritsi zen. Apirilaren 1eko arratsaldean, zaintzaileak Kurten alaba, Frances Bean Cobain, aita bisitatzera eraman zuen, ordubetez berarekin egon zelarik. Gau hartan bertan, Kurt eraikinetik zigarro bat eskuan irten zen eta, ia bi metroko altuerako burdin-hesia igota, ihes egin zuen. Taxi bat hartu aireporturaino, eta Seattlera iritsi zen. Hurrengo goizean, etxera joan zen eta Michael Cali DeWittekin hitz egin zuen, gertu bizi baitzen. Ondorengo egunetan, Seattlen zehar ibili zen, baina inguruko familiar eta lagunek ez zioten arretarik jarri.
Apirilaren 3an, Lovek Tom Grant ikertzaile pribatua kontratatu zuen Cobain bila zezan. Hurrengo egunean, Courtneyk Cobainen izena eman zuen pertsona desagertuen zerrendan; Kurten amaren izena erabili zuen berari ezer esan gabe eta, gainera, bere buruaz beste egin nahi zuela eta arma baten jabetza zuela ere gehitu zituen.
Apirilaren 5ean hil zen Kurt Cobain.
1994ko apirilaren 8an, Cobainen gorpua bere garajearen gaineko gela batean aurkitu zuen Veca Electriceko langile Gary Smithek. Smith goiz hartan iritsi zen Cobainen etxera segurtasun sistema elektriko bat instalatzeko asmoz, eta hor aurkitu zuen gorpua, hasieran maniki bat zela pentsatuta. Cobainen belarritik zerion odola ikusi arte, lo zegoela ere pentsatu zuen, ez baitzegoen beste trauma arrastorik. Bere buruaz beste egin zuela frogatzen zuen oharra ere aurkitu zuen loreontzi txiki batean. Besteak beste, Neil Young abeslariaren Hey Hey, My My (Into the Black) abestiko esaldi bat zekarren:
«
It's better to burn out than to fade away
[Itzulpena: Hobe da erreta kiskaltzea, pixkanaka itzaliz joatea baino.]
»
Cobainek Dylan Carlsonen laguntzaz lortu zuen eskopeta gorpuaren ondoan aurkitzen zen. Autopsiaren emaitzen arabera, heriotza «buruan sarturiko balak eragindako zauriek» eragindakoa izan zen. Apirilaren 5a izan daiteke hil zeneko data.
Aipatutako ohar hartaz gain —Tom Grantek Courtneyk berak osatu zuela dio, bukaerako esaldiak erantsita— bazen beste bat, Lovek ez ziona inori erakutsi eta segituan erre zuena.
Kurten gorpua erre zuten, eta haren errautsen herena New Yorkeko Ithaca tenplu budistan zabaldu; beste heren bat Frances Bean alabak bota zuen Wishkah ibaian; eta azken herena Courtney Lovek hartu zuen.
Urteak pasatu dira, eta konspirazio teoriek diote Cobainek ez zuela bere burua hil, beste norbaitek hil zuela, ez baitzegoen aztarnarik eskopetan, ez eta luman edo oharrean ere. Egiaztatu zena da Kurtek bere gorputzean hiltzeko behar zen heroinaren hirukoitza zeramala; eta, konspirazio teorien aldeztaileen ustez, ezin izango zuen besoa altxatu ere egin. Hala ere, kontuan izatekoa da Kurt oso ohituta zegoela droga horretara, eta beraz heroinak ohi baino askoz eragin txikiagoa zuela haren gorputzean.[1]
Obra
Aurrekariak eta hartutako eraginak
Kurt rock alternatiboan murgiltzen ziren lehen artisten jarraitzaile sutsua izan zen eta haiek eragina izango zuten bere musikan. Eskainitako elkarrizketetan The Vaselines, The Melvins, Daniel Johnston, Meat Puppets, Young Marble Giants, King Crimson, Wipers edo The Raincoats aipatu zituen eta lortu zuen diskografikek hainbat album berreditatzea: The Raincoatsen Geffen edo The Vaselinesen Sub Pop.
Cobainek aitatu zuen, era berean, Pixies eta Smells Like Teen Spiritekin zuen antza azpimarratu zuen.
Kurt saiatu zen gustuko zituen musikariak bere lanean txertatzen. 1993an, bigarren gitarra bat behar zuela erabaki zuen eta The Germs bandako Pat Smearrekin elkartu zen.
Sonic Youthek Nirvanari lagundu zion arrakasta lortzen, eta Nirvana saiatu zen beste artista indie batzuk ere igoarazten. Horietako bat izan zen The Jesus Lizard.
The Beatles izan zen Cobainentzako eragin nagusienetako bat eta John Lennon miresten zuen bereziki. Punk zertzekadak ere iritsi zitzaizkion eta Black Flag edo Sex Pistols ez zituen alboan utzi.
Eragin indie garbia bada ere, Nirvanaren hasieran 70eko hard rock bandak ere suma daitezke: Led Zeppelin, Queen, Black Sabbath edo Kiss. Garai hartan, taldeak banda horien bertsioak jo ohi zituen eta Led Zeppelinen Immigrant Song, Dazed and Confused edo Heartbreaker edo Kissen Do You Love Me? landu zituzten.
Beste bertsio batzuk ere egin zituzten: Leadbellyk abestutako Where Did You Sleep Last Night, David BowierenThe Man Who Sold The World...
Nirvana
Lehen gitarra 14 urterekin etorri zitzaion eta izebaren eskuetatik jaso zuen. Aberdeengo Rosevear Musika Zentroan lortu zuen, bizikleta baten ordez instrumentua aukeratu zuenean.
Une horretatik aurrera, Kurten helburua banda bat sortzea izango zen eta AC/DC edo Led Zeppelinen abestiak jotzen zituzten, baina bigarren hezkuntzan zebilenean, ez zitzaion batere erraza egin, bere kideek ez baitzuten musikarako gaitasun berezirik. Geroxeago aurkitu zuen Krist Novoselic, Young kaleko zubiaren beste aldean bizi zen punk-rock zalea. Novoselicen ama edergintza areto baten jabea zen -Maria's Hair Design- eta zenbaitetan haren bigarren solairua erabiliko zuten praktikatzeko. Urte batzuk pasa eta gero, Kurtek berarekin banda bat osatzeko proposamena luzatu zion Novoseliciri eta bere lehenengo bandatako bat zen Fecal Matterren etxeko grabazio bat utzi zion: Illiteracy Will Prevail. Azkenean, Novoselic Cobainengana etorri zen eta Nirvanaren oinarriak ezarri zituzten.
Lehenengo urteetan, bateria-jotzailez maiz aldatu behar izan zuten, Chad Channing taldera elkartu zen arte. Honekin, Bleach grabatu zuten, 1989an Sub Pop Recordsek argitaratua. Hala ere, Cobain ez zegoen Channingen estiloarekin gustura eta Dave Grohlek hartu zuen haren ordea. Grohlekin lortu zuen taldeak arrakastara eramango zuen albuma grabatzea, Nevermind (1991) eta, 1993an, berriz, In Utero diska atera zen.
Nirvanaren arrakasta ez zen batere erraza izan Kurtentzako. Medioen jazarpena nozitu zuen eta taldearen fans ero haiek gorroto zituen.
Lan garrantzitsuenak
Cobainen abestirik ezagunena Smells Like Teen Spirit da, grunge estiloaren himnoa. Abesti honen atzean badago istorioa: Kurten laguna zen Kathleen Hannak zera idatzi zuen bere logelako horman:
Kurt smells like Teen Spirit -Kurt-ek Teen Spiriten usaina du-. Tobi Vail zen Kurten neskalaguna une hortan eta hark erabiltzen zuen Teen Spirit desodorantea. Cobainek ez zuen txistea ulertu eta esanahi berezia zuela interpretatu zuen.
1994an, Kurt hil eta gero, MTVk kontzertu akustiko bat emititu zuen telebistan eta MTV Unplugged in New York albuma kaleratuko zen, grammyaren irabazle izango dena.
Bi urte geroago, From the Muddy Banks of the Wishkah izeneko albuma irtengo da, zuzeneko abestiz osatua.
2002an, Love eta Nirvanako kide ohien artean izandako eztabaida luzeren ondoren, Nirvanaren album berria azaldu zen, 1994an grabatutako Nirvanaren azken abestia zen You Know You're Right ere tartekatuz.
2004an, With The Lights Out agertu zen, editatu gabeko bandaren beste material batzurekin. Rolling Stonek inoiz izan den box set salduena dela esan zuen. Hurrengo urtean, berriro atera zuten beste box set bat, Sliver: The Best Of The Box, aurrekoaren zatiak eta 3 abesti berrien bertsio editatu gabeak txertatuz: bat Spank Thru zen, Kurt eta Kristen arabera, Nirvanaren lehen lana eta Feccal Matterren demotik sortu zena; horrekin erakarri zuen Kurtek Krist bandara.
Azken oharra
Transkripzioa hurrengoa da:
To Boddah pronounced
Speaking from the tongue of an experienced simpleton who obviously would rather be an emasculated, infantile complainee. This note should be pretty easy to understand. All the warnings from the punk rock 101 courses over the years. Since my first introduction to the, shall we say, ethics involved with independence and the embracement of your community has proven to be very true. I haven't felt the exitement of listening to as well as creating music along with reading and writing for too many years now. I feel guilty beyond words about these things. For example when we're backstage and the lights go out and the manic roar of the crowd begins it doesn't affect the way in which it did for Freddy Mercury who seemed to love and relish in the love and adoration from the crowd. Which is something I totally admire and envy. The fact is I can't fool you. Any one of you. It simply isn't fair to you or me. The worst crime I can think of would be to rip people off by faking it and pretending as if I'm having 100 % fun. Sometimes I feel as if I should have a punch in time clock before I walk out on stage. I've tried everything within my power to appreciate it, and I do. God, believe me I do but it's not enough.
I appreciate the fact that I and we have affected and entertained a lot of people. I must be one of one of those narcissists who only appreciate things when they're gone. I'm too sensitive. I need to be slightly numb in order to regain the enthusiasm I once had as a child. On our last three tours I've had a much better appreciation for all the people I've known personally and as fans of our music, but I still can't get over the frustration, the guilt and empathy I have for everyone. There's good in all of us and I think I simply love people too much. So much that it makes me feel too fucking sad. The sad little, sensitive, unappreciative, pisces Jesus man! Why don't you just enjoy it? I don't know. I have a goddess of a wife who sweats ambition and empathy and a daughter who reminds me too much of what I used to be.
Full of love and joy kissing every person she meets because everyone is good and will do her no harm. And that terrifies me to the point to where I can barely function. I can't stand the thought of Frances becoming the miserable self-destructive, death rocker that I've become. I have it good, very good, and I'm grateful, but since the age of seven I've become hateful towards all humans in general. Only because it seems so easy for people to get along, and have empathy. Empathy! Only because I love and feel for people too much I guess. Thank you all from the pit of my burning nauseous stomach for your letters and concern during the past years. I'm too much of an erratic, moody baby! I don't have the passion anymore and so remember, its better to burn out than to fade away. peace, love, empathy. Kurt Cobain
Frances and Courtney, I'll be at your later.
Please keep going Courtney
For Frances
For her life which will be so much happier without me. I Love you. I love you!
Pour les articles homonymes, voir Brannigan (homonymie). Geraldine BranniganBiographieNaissance 1954ClontarfNationalité irlandaiseActivité ChanteuseConjoint Phil Coulter (depuis 1998)modifier - modifier le code - modifier Wikidata Geraldine Branagan ou Geraldine Brannigan, plus connue sous le nom de Géraldine, est une artiste irlandaise. En 1973, Geraldine Branagan avec son groupe The Branagans, a essayé de se qualifier pour défendre les couleurs irlandaises au Concours Eurovision de la ...
هذه المقالة تحتاج للمزيد من الوصلات للمقالات الأخرى للمساعدة في ترابط مقالات الموسوعة. فضلًا ساعد في تحسين هذه المقالة بإضافة وصلات إلى المقالات المتعلقة بها الموجودة في النص الحالي. (سبتمبر 2023) هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة...
2011 film by Damon Santostefano A Cinderella Story: Once Upon a SongDVD coverDirected byDamon SantostefanoWritten by Erik Patterson Jessica Scott Based onA Cinderella Storyby Leigh DunlapProduced by Dylan Sellers Michelle Johnston Starring Lucy Hale Freddie Stroma Megan Park Matthew Lintz Missi Pyle CinematographyJohn PetersEdited byTony LombardoMusic byBraden KimbellProductioncompanyDylan Sellers ProductionsDistributed byWarner PremiereRelease date September 6, 2011 (2011-09-0...
Año 1837Años 1834 • 1835 • 1836 ← 1837 → 1838 • 1839 • 1840Decenios Años 1800 • Años 1810 • Años 1820 ← Años 1830 → Años 1840 • Años 1850 • Años 1860Siglos Siglo XVIII ← Siglo XIX → Siglo XXTabla anual del siglo XIX Ir al año actualCategorías Categoría principalNacimientos • Fallecimientos • Por país 1837 en otros calendariosCalendario gregoriano 1837MDCCCXXXVIIAb Urbe condita 2590Calendario armenio 1286Calendario chino 4533-453...
Medical conditionEndodermal sinus tumorOther namesYolk sac tumor (YST)Micrograph showing the yolk sac component of a mixed germ cell tumour. H&E stain.SpecialtyOncology Endodermal sinus tumor (EST) is a member of the germ cell tumor group of cancers.[1] It is the most common testicular tumor in children under three,[2] and is also known as infantile embryonal carcinoma. This age group has a very good prognosis. In contrast to the pure form typical of infants, adult e...
1955 studio album by Al Cohn and His OrchestraMr. MusicStudio album by Al Cohn and His OrchestraReleased1955RecordedDecember 22 & 23, 1954 New York CityGenreJazzLength38:40LabelRCA VictorLJM 1024Al Cohn chronology East Coast-West Coast Scene(1954) Mr. Music(1955) The Natural Seven(1955) Mr. Music is an album by saxophonist and arranger Al Cohn recorded in late 1954 for the RCA Victor label.[1] Reception Professional ratingsReview scoresSourceRatingAllmusic[2] Allmu...
Law abolishing state parliaments in Nazi Germany Law on the Reconstructionof the ReichReichsadler of the Weimar Republic,from 1933 to 1935ReichstagCitationRGBl. 1934 I p. 75Enacted byReichstagEnacted30 January 1934Signed byReich PresidentPaul von HindenburgSigned30 January 1934Effective30 January 1934Status: Repealed The Law on the Reconstruction of the Reich (German: Gesetz über den Neuaufbau des Reichs) of 30 January 1934, was a sweeping constitutional change to the structur...
60th season of the UEFA club football tournament 2014–15 UEFA Champions LeagueThe Olympiastadion in Berlin hosted the finalTournament detailsDatesQualifying:1 July – 27 August 2014Competition proper:16 September 2014 – 6 June 2015TeamsCompetition proper: 32Total: 77 (from 53 associations)Final positionsChampions Barcelona (5th title)Runners-up JuventusTournament statisticsMatches played125Goals scored361 (2.89 per match)Attendance5,136,695 (41,094 per match)Top score...
Nature Plantsангл. Nature Plants[1] Країна видання Велика Британія[1]Тематика ботанікаМова англійська[1]Видавець Nature Publishing GroupISSN 2055-0278 (інтернет-публікація[d])2055-026X, 2055-0278 nature.com/nplants/nature.com/nplants/volumes Nature Plants — це щомісячний науковий журнал, який охоплює всі аспекти росл...
Calhoun County, TexasLokasi di negara bagian TexasLokasi negara bagian Texas di Amerika SerikatDidirikan1846SeatPort LavacaWilayah • Keseluruhan1.032 sq mi (2.673 km2) • Daratan512 sq mi (1.326 km2) • Perairan520 sq mi (1.347 km2), 50.36%Populasi • (2000)20.647 • Kepadatan41/sq mi (16/km²) Calhoun County adalah county yang terletak di negara bagian Texas, Amerika Serikat. Jumlah pend...
Saracen is the name of two fictional characters appearing in American comic books published by Marvel Comics. The first Saracen named Muzzafar Lambert is an enemy of the Punisher. The second Saracen is a member of a Vampire sect called the Ancients. The vampire version of Saracen appears in the 2022 Disney+ series She-Hulk: Attorney at Law, portrayed by Terrence Clowe. Publication history The character made its first appearance in The Punisher #22 (August 1989), created by Mike Baron and Erik...
Bulgarian political alliance United Patriots Обединени ПатриотиAbbreviationOPSpokespersonKrasimir KarakachanovValeri SimeonovFounded28 July 2016Dissolved5 February 2021[1]Preceded byPatriotic FrontSucceeded byPatriotic Coalition Volya–NFSBBulgarian Patriots[2]HeadquartersSofiaIdeologyBulgarian nationalismNational conservatismSocial conservatismRight-wing populismProtectionismSoft EuroscepticismAnti-communismPolitical positionRight-wing to far-...
Coupe du Monde Cycliste Féminine de Montréal 2009 GénéralitésCourse12e Coupe du monde cycliste féminine de MontréalCompétitionCoupe du monde féminine de cyclisme sur route 2009 CDMDate30 mai 2009Distance110,7 kmPays CanadaLieu de départMontréalLieu d'arrivéeMontréalÉquipes21Partantes112Arrivantes33Vitesse moyenne35,1 km/hRésultatsVainqueur Emma Pooley (Cervélo TestTeam Women)Deuxième Emma Johansson (Suède)Troisième Trixi Worrack (Equipe Nürnberger Versicherung) ◀200...
1971 film by Barry Shear This article relies largely or entirely on a single source. Relevant discussion may be found on the talk page. Please help improve this article by introducing citations to additional sources.Find sources: The Todd Killings – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (March 2019) The Todd Killingsfilm posterDirected byBarry ShearWritten byDennis MurphyJoel OlianskyProduced byBarry ShearStarringRobert F. LyonsRichard ThomasBeli...
City and former municipality in North Holland, NetherlandsMuidenCity and former municipalityAerial view of Muiden and Muiderslot FlagCoat of armsMuidenLocation in the NetherlandsShow map of NetherlandsMuidenLocation in the province of North Holland in the NetherlandsShow map of North HollandCoordinates: 52°20′N 5°4′E / 52.333°N 5.067°E / 52.333; 5.067CountryNetherlandsProvinceNorth HollandMunicipalityGooise MerenArea[1] • Total13.07 km2...
Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!