Kim Philby, jaiotza-izenez Harold Adrian Russell Philby (Ambala, India, Britainiar Inperioa, 1912ko urtarrilaren 1a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1988ko maiatzaren 11) britainiar espioia izan zen.
Cambridgeko bostak espioi taldeko kidea izan zen.
Biografia
1951 arte britainiar espioitza-zerbitzuko kide, eta Gerra Hotza bitartean arrakastarik handiena izan zuen sobietar agente bikoitza. Cambridgeko Unibertsitatean ikasten ari zela komunista bihurtu zen, eta 1933an sobietarren aldeko Cambridgeko bostak izeneko espioi taldeko kide bilakatu zen. Britainiar inteligentzia-zerbitzuko MI-6 saileko kide eta buru izan zen urte askotan.
1949an Washingtonera bidali zuten, Britainia Handiko eta Estatu Batuetako espioitza-zerbitzuetako harremanen arduradun izateko. Kargu horretan zegoela, sobietarren alde lan egin zuen, eta haiei informazioa helarazten zien. 1951. urtean kargutik bidali zuten, eta 1955ean MI-6tik. My Silent War (1968, "Nire gerra isila") liburuan bere bizitzaren berri eman zuen.
Ikus gainera
Erreferentziak