Jose Manuel Durão Barroso (Lisboa, 1956ko martxoaren 23a) portugaldar politikari eta unibertsitateko irakaslea da. Europako Batzordeko presidentea izan zen 2004-2014 bitartean; eta Portugalgo lehen ministroa 2002-2004 bitartean, PSD zentro-eskuineko alderdiarekin. Goldman Sachs International bankuko presidente ez-exekutibo izendatu zuten 2016ko uztailean.[1][2]