1977an Parisko Unibertsitatean defenditu zuen doktore-tesian nazionalismoa eta nazio-arazoa Euskal Herrian gaia aztertu zuen. Liburu moduan argitaratuta harrera ona jaso zuen, mila ale saldu ziren frantsesez eta 7.000 espainieraz. Espainierazko bertsioa debekatuta egon zen Hegoaldean eta argitaratzeko arazo asko izan zituen zentsurarekin. Berdin gertatu zen Levi StraussenArraza eta historia liburuaren euskarazko itzulpenarekin.
Guztira, Inguma datu-basean 100 baino gehiago dira bere lanak.[5]
Uztaro aldizkariko zuzendaria (1990-2017)
Uztaro aldizkariko zuzendaria izan zen 1990ean sortu zenetik, 2017an Gidor Bilbaok ardura hori hartu zuen arte.[6][7] 27 urte horietan argitaratu ziren 100 zenbaki horietan aldizkariak 621 artikulu eta 558 egile bildu zituen. 2011n Latindex zientzia aldizkarien sarean sartzea lortu zuten, euskarazko artikulu horiek nazioarteko ikerketa mailan errekonozituz.
Aldizkariaren zuzendaritza utzi zuenean Apalategik, erronka moduan, eskatu zuen Unibasq-ek autonomia edo subiranotasuna izan zezan, bertako ikerketen ebaluazioa Euskal Herrian bertan egin ahal izateko, Madrilek nahi duenaren menpe ez egoteko.[2]