Apaiz egin ondoren, bere herriko parrokoa izan zen bizitza guztian. Hari buruz gauza gutxi dakigun arren, jakina da garaiko zenbait euskaltzalerekin harremanak izan zituela, hala nola Juan Antonio Mogelekin.
Hizkuntzaren maisutzat jotzen da, «agian, 1880 urte aurreko gipuzkoar idazle zaharretarik onena» (Villasante, 1979, 224. or.).
Obra
Idazkiak: Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Eracusaldiac, lenvizico Comunioraco prestatu bear diran Aurrentzat, eta bidez Cristau acientzat ere bai, Tolosa, 1803. Kristaubide aski luze hori (400 orri) oso erabilia izan da Gipuzkoan, behin eta berriro argitaratu baita.
Agirreren bigarren liburuan haren sermoiak biltzen dira: beraien ondoren, latinezko ohar ugari dakartzate. Obra hori[2] hiru liburukik osatzen dute:
Jesu Cristoc bere Elizari utzi ciozcan zazpi Sacramentuen gañean Eracusaldiac;