Jehan Ariste Alain (Saint-Germain-en-Laye, 1911ko otsailaren 3a - Saumur, 1940ko ekainaren 20a) Frantziako konpositore eta organista. Marie-Claire Alain organista ospetsuaren neba izan zen, biak Alain familiako kideak.
Biografia
1911ko otsailaren 3an jaio zen Saint-Germain-en-Laye-n musikarien familia batean, Albert Alain aita maisons-laffitteko organista eta instrumentu horretako inprobisatzaile bikaina izan zen. Albertek bere semeari irakatsi zion organoa txikitan. Behin Pariseko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean egonez gero, Caussade, Dukas, Roger-Ducasse eta Marcel Dupré-en ikaslea izan zen, besteak beste.
1929tik 1939ra arte organorako lan oso pertsonalak konposatu zituen, eta pianorako, mezetarako eta moteterako orrialdeak ere. Bere lan ospetsuenetakoak Litanies (1937) eta Trois Danses (1940) dira.
Bigarren Mundu Gerraren hasieran mobilizatua, Saumurretik hurbil gerra ekintza batean hil zen 29 urte zituela.
Bibliografia
Helga Schauerte-Maubouet, Jehan Alain. Mourir à trente ans, Sampzon, Delatour France, 2020; traduction anglaise par Carolyn Shuster Fournier et Connie Glessner: Jehan Alain. Understanding His Musical Genius, Sampzon, Delatour France, 2022.