Jean-Marie Roland de La Platière (Thizy, Beaujolais, Frantzia, 1734ko otsailaren 18a - Bourg-Beaudouin —Fleury-sur-Andelletik hurbil—, Frantzia, 1793ko azaroaren 10a) politikaria izan zen. Jakobinoen Kluba sortu zuen Lyonen 1790ean, baina girondinoen buruzagi bihurtu zen Parisen hurrengo urtean, emaztearekin batera. 1792an Barne Arazoetako ministro egin zuten. Erregeari heriotza zigorra ezartzearen aurkako botoa eman zuen, eta kargua utzi zuen 1793ko urtarrilean. Bere buruaz beste egin zuen urte hartan, girondinoen aurkako esetsaldiaren ondorioz, emaztea hiltzera kondenatu zutela jakin zuenean (1793ko azaroa).