Jean-Jacques Barthélemy (Cassis, 1716ko urtarrilaren 20a - Paris, 1795eko apirilaren 30a) frantziar apaiz, antropologo, arkeologo, numismatikari eta idazlea izan zen.
Marseillako Oratorioko Ikastetxean hasi zituen ikasketa klasikoak. Ondoren, filosofia eta teologia ikasi zituen jesuiten ikastetxean, eta, azkenik, lazaristen seminariora joan zen. Apaizgintzarako ikasten ari zela, ekialdeko hizkuntzez, antzinako klasikoez eta numismatikaz arduratu zen.
1764an Parisera iritsi zen Inskripzio eta Letra Ederren Akademian lan egiteko eta 1753tik Frantziako Iraultza arte erakundearen idazkaria izan zen.
1755etik hiru urte eman zituen Iralian ikerketa arkeologikoetan. 1755ean Londresko Royal Societyko kide izendatu zuten eta 1769an Frantses Akademiako kide.
Bere lanik garrantzitsuenak palmirar alfabetoa deszifratzea (1574) eta feniziar alfabetoa deszifratzea (1756) izan ziren. Desagertutako hizkuntza bat deszifratu zuen lehen pertsona izan zen.