James Baldwin (New York, AEB, 1924koabuztuaren 2a – Saint-Paul de Vence, Frantzia, 1987koabenduaren 1a) estatubatuar eleberrigile beltza izan zen, Zoaz mendira aldarrikatzera (jatorrizko izenburua: Go Tell It in the Mountain) eleberriarengatik ezaguna. Bere eleberrietako gaitzat, XX. mendeko erdialdean AEBetan izan ziren arrazakeria eta sexualitatea izan ziren jorratu zituen. AEBetako gizartean zegoen beltzen eta homosexualen kontrako presioa kritikatu zuen, benetako berdintasunean alde.
Apaiz protestantea beltz baten semea, Baldwinen lana bere arrazaren errebindikazio saioa da. Lehen eleberrian (Zoaz mendira aldarrikatzera, 1952; Juan Mari Mendizabalek 1996an euskaratua) arraza beltzaren helburuak agindutako lurrari begira dagoen judu herriarenekin bat egiten ditu.
Kristau morala eta berak bizi izandako arraza bereizkeria da The Fire Next Time («Sua, hurrengoan») 1963ko saio bildumaren gaia.