1942 eta 1946. urteen bitartean, Erroman, teologia eta filosofia ikasi zuen, eta azkenean, ohore handiarekin hauetan graduatu egin zen.
Berrogei urte zituela, 1966. urtean, Mexikon Centro Intercultural de Documentación (CIDOC) fundatu zuen, hau, ikerketa zentroa zen eta hizkuntza eta han, kultura hispanoamerikarreko klaseak ematen zizkieten misiolari iparramerikarrei.
Illich apaiz dispentsa eskatu egin zuen eta 60. hamarkadaren amaieran onartu egin zioten.
1976an, CIDOC zentroa itxi zuten langile guztien baimenarekin, bere sorreraren egun berean. Zentro honetan lan egiten zuten irakasleak hezkuntza-eskola berriak sortu zituzten Cuernavacan, eta horrek laguntza ekonomiko eta kultural handia suposatu zuen hiriarentzat.
Bere bizitzaren azkenengo urteetan, aurpegian zituen tumore batzuengatik, prozesu kantzerigeno bat sufritu zuen. Hau, medikuen laguntza “profesionala” errefusatu egin zuen, eta bere kabuz, yogazko eta meditaziozkoterapia erabili zuen.
Azkenik, gaixotasuna diagnostikatu ziotenean, bizi-itxaropena hilabete batzuena baino ez zen, baina azkenean, hogei urte gehiago bizi izan zituen medikuntzaren tratamenduak ukatuz eta terapia aukera bat erabiliz. Azkenik, 2002an hil egin zen.
Bere lan guztietan agertzen den tesia, gizarte industrialeko instituzio tradizional bat ere ez dela egokitzen mundu errealean dauden beharrei da, eta horretarako, beharrezkoa da berrikuste berri bat. Mexikar erradikalaren aburuz, hezkuntza pedagogikoa balore etiko gabeko merkantzian bilakatu da eta sortua izan da helburu bakar batekin, ikasleen formakuntza utilitarista eta lehiakorra tresna bezala.
Illichen logika dioenez, instituzio berri bat sortzen da giza beharrak asetzeko. Osasun sistema existitzen bada, gizabanakoa bere osasun propioa zaintzeaz ahazten da, eta gaiari buruz "dakiten" pertsonen eskuetan usten dute.
↑(Gaztelaniaz) Instituto Nacional de Migración/Centro de Estudios Migratorios, arg. (2010). 200 Mexicanos que nos heredó el mundo. Paralelo 21. 259. orrialdea. ISBN 978 607 7891 02 4.
↑(Ingelesez) Hansom, Paul (2001). Twentieth-century European cultural theorists. Detroit, Michigan: Gale Group. p. 212. ISBN 0-7876-4659-8.