Sefardi

Sefardiak
יהדות ספרד (Yahadut Sefarad)
Biztanleak guztira
1,5–2,0 milioi inguru (juduen %15a)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza
Historikoak: ladino, haketia, judu-portuges, judukatalan, shuadit, eta juduen nafar-aragoiera
Egungoak: hebreera eta herrialdekoa
Erlijioa
Judaismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Juduak

Sefardiak (hebreeraz: sing. סְפָרַדִּי Sefaraddi Səp̄āraddî, plur. סְפָרַדִּים Sefaraddim Səp̄āraddîm; ladinoz: pl. Sefardies) honako bi taldeetako kideak dira:[1]

  1. adiera zorrotzean, Iberiar penintsulatik XV. mendean kanporatutako juduen ondorengoak;
  2. adiera zabalean, eta batez ere erlijio arloan, sefardi-liturgia erabiltzen duten juduak; hor Mizrahi juduak barnean daude eta Israelen batzuetan ashkenaziak ez diren judu guztiak izendatzeko erabiltzen da.

Sefarad (hebreeraz: ספרד Səfarád Səp̄aráḏ / Səp̄āraḏ) hitzak "espainiar" esan nahi: Biblian agertzen den toponimoa da,[2] identifikatu gabekoa. Gero, juduek Iberiar penintsula identifikatzeko erabili zuten eta egun hebreeraz "Espainia" esan nahi du.

Historikoki lau taldetan banatu dira:

  • Gehienak 1492an Iberiar penintsulatik kanporatutako juduen ondorengoak dira, Otomandar Inperioan, batez ere Salonikan eta Istanbulen, kokatu zirenak.
  • Iparraldeko Marokon eta Aljerian finkatu zirenak.[3]
  • Hasieran, kristautasunera aldaturiko juduak gero Europara ihes egin eta beren erlijioa berreskuratu zutenak.
  • Kriptojuduak, Penintsulan geratu eta bere erlijioa ezkutuan mantendu zutenak.

Judu hispaniarrak kanporatzeko dekretua

"Fernando jauna eta Isael anderea, Jainkoaren graziaz Gaztela, Leon, Aragoi, Sizilia, Granadako errege-erreginak (...) Jakizue eta jakin behar duzue, esan digutenez gure erreinuetan kristau txar batzuk daudela gure Fede Santu Katolikotik judu egiten zirenak, horren erru handia juduen eta kristauen arteko komunikazioa dela, 1480ko Toledoko Gorteetan juduak apartatzea agintzen dugu (...) judu-auzo eta leku apartekoak emanez euren bekatuan elkarrekin bizitzeko (...) Eta kaltea hain handia denez, kristauek ez dute komunikaziorik izango juduekin, fede katolikoa nahasi eta harrokeriatan dabiltza eta (...). Beraz,Guk, prelatu eta zaldun handien eta zientzia eta kontzientziako pertsona batzuen aholku eta iritziari jarraituz (...) erabaki dugu judu guztiei gure erreinuetatik irteteko agintzea, eta ez daitezela inoiz itzuli; eta horren gainean agintzen dugu gutun hau zabaltzea (...) datorren uztailaren amaiera arte denak irten daitezen seme-alabekin, edozein adinetakoak direla, eta ez daitezela itzuli (...) heriotza-zigorra dute eta. Eta agintzen dugu gure erreinuetako inor ez dadila ausartu judurik hartzen, babesten edo defenditzen ez agirian ez isilpean behin uztaila amaituta (...) edo ondasun guztiak bahituko zaizkiola (...) Granadan aginduta. 1492ko martxoaren hogeita hamaikan".

Une horretan zegoen xenofobiaren erakusle dira koroaren zerbitzura zegoen humanista baten, Pedro Mártir de Angleríaren hitzak, Legatio Babilonica lanean: "Ikusiko duzue zeinen zikin, gorrotagarri, doilor eta arbuiagarri diren, konturatuko zarete giza salerosketatik guztiz baztertu behar direla, eta orduan aitortu beharko duzue nire errege-erreginak gizakietatik jakintsuenak izan zirela, hain zuzen ere hain ganadu gaitsesgarri eta morbosoa garbitzea pentsatu zutelako".

Rabbi nagusiak

Aurresefardiak

  • Saadia Gaon
  • Amram Gaon
  • Ḥananel ben Ḥushiel
  • Nissim Gaon

Al-Andalus

Iberiar penintsulako erresuma kristauak

  • Nahmanides
  • Shlomo ben Aderet
  • Yom Tov Asevilli
  • Nissim Gironakoa
  • Asher ben Jehiel
  • Jacob ben Asher
  • Moses Leongoa
  • David Abudirham
  • Isaak Campanton
  • Isaak Aboab

Kanporaketaren ondokoak

  • David ben Solomon ibn Abi Zimra
  • Jacob Berab
  • Levi ibn Ḥabib
  • Yosef Karo
  • Bezalel Ashkenazi
  • Moses ben Jacob Cordovero
  • Ḥayim Vital
  • Moses Alshech
  • Solomon Nissim Algazi
  • Yaakov Culi
  • Hayim Palaggi

Azkenak

  • Elijah Benamozegh
  • Shem Tob Gaguine
  • Solomon Gaon
  • David de Sola Pool
  • Odaviya Yosef
  • Mordechai Eliyahu
  • Shlomo Amar

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Raphael, Chaim. (1991). The Sephardi Story: A Celebration of Jewish History. Londres: Valentine Mitchell & Co. Ltd..
  2. Abdias, 1-20: Ipar Israelgo erbesteratuen gudarosteak kanaandarren lurra hartuko du Sareptaraino. Eta Jerusalemgo erbesteratuek, Sefaraden bizi direnek, Negeveko hiriak hartuko dituzte
  3. Samuel Toledano, "Espagne: les retrouvailles", Les Juifs du Maroc (Editions du Scribe, Paris 1992)

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!